Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehenengo Plan Estrategikoak erakundearen kontsolidazio eta errefortzu etaparen klabeak zehazten ditu

2018.eko otsailak 09

Lehiaren Euskal Agintaritzaren (LEA) lehendakariak Alba Urresola, Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean agerraldia egin du 2018 - 2022 Plan Estrategikoa aurkezteko. Finkatutako helburu estrategikoen artean Lehiaren Sustatzea nabarmentzen da, mekanismo ez zehatzaile desberdinen bidez eta agente preskribatzaileen laguntzarekin, lehiaren kultura gure gizarte eta merkatuetan behar bezain hedatua ez dagoenaren ziurtasunaren aurrean.

Pasa den irailean Lehiaren Euskal Kontseiluaren zatikako berriztapena gauzatu zen Lehenkari berri baten, Bokal berri baten, baita azaroan burututako Idazkari Nagusi baten izendapekin. Zuzendaritza talde berriak barne gogoeta bat planteatzeko beharra detektatu zuen erakundean kontsolidazio eta errefortzu etapa berri bat hasteko helburuarekin, 2018 - 2022 Plan Estrategikoan agertzen dena. Plan honek epe ertainerako jarduketa helburuak eta lerroak argi definitzen ditu, eta LEAren jardueraren jarraipena, ebaluazioa, doikuntza eta zabalkundea errazten du, honek, erakundearen funtzionamendurako kudeaketa estrategikorako erraminta eta lan eraginkorren prozesu eta sistematiken ezarpena suposatuko duelarik.

Aurkeztutako Plan Estrategikoak 2018 - 2022 epeak hartzen ditu eta bere gauzatze prozesuan LEA-ko taldea osatzen duten pertsona guztiak parte hartu dute, eta lau helburu estrategiko zehazten ditu: erakundea errotu eta ikusgarri egin; merkatuen lehia defenditu; lehiaren sustatzea indartu (“advocacy”) eta bikaintasun operatiboa lortu.