Mª Jesús San José Bizkaiko Abokatutzaren II. Kongresuan

Bizkaiko Abokatutzaren II. Kongresua

2018.eko apirilak 26

Gaur goizean Bilbon izan den Bizkaiko Abokatutzaren II. Kongresuaren inaugurazioa dela eta, María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak Doako Justizia Asistentziaren Dekretu berriaren ezaugarri nagusiak iragarri ditu; dekretuaren testua EAEko hiru abokatutza-elkargoekin adostu da. “Indarrean dagoen dekretuan dauden antolaketa-egokitasunei eta argigarriei eutsi eta hura aplikatzeak praktikan izan dituen disfuntzionalitateak zuzendu dira. Era berean, murriztu egin da administrazioarentzat eta zerbitzua ematen duten elkargo eta profesionalentzat murriztu eta sinplifikatu zitezkeen dokumentu-aparatuek ezartzen zuten karga kudeatzailea”.

Inaugurazio-saioan, halaber, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak, Carmen Adán Euskadiko fiskal nagusiak, Victoria Ortega Abokatutzaren Kontseilu Nagusiko presidenteak eta Carlos Fuentenebro Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoko dekanoak ere parte hartu dute.

San José sailburuak Doako Asistentzia Juridikoko eta Ofiziozko Txandako parte den abokatutzako kolektiboak egiten duen lana nabarmendu du. “Funtsezko zerbitzu publikoa da –gogorarazi du–, eta horretara 15 milioi euro baino gehiago bideratzen ditugu, ahultasun-egoeran dauden pertsonek doan jo ahal izateko Euskadin justizia-administraziora”. Bestalde, María Jesús San Josék Euskadiko abokatuen elkargoekin harremanen esparru egonkorra eta sistematikoa ezartzeko helburua aipatu du, orientazio juridikoko zerbitzuen jarduketen eta doako asistentzia juridikoaren batzordeen koordinazioa hobetzeko. Halaber, Abokatutzaren Euskal Kontseiluak bilera egingo duela iragarri du, genero-indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimei asistentzia juridikoa emateko hitzarmena berrikusteko; hura eguneratzea –esan du– helburu partekatua da.

Bizkaiko Abokatutzaren II. Kongresuan, gaur eta bihar, berrogeita hamar hizlari baino gehiago batuko dira, gaurkotasun juridikoaren eta intereseko beste gai batzuen aukera zabalean espezializatuak: datuak babesteko araudi-esparru berria, lan-eremuko intimitatea, Brexita eta ondorioak, genero-indarkeria, adingabeak, atzerritartasuna…

Antolaketa Batzordearen hitzen arabera, Kongresuaren helburua parte hartzeko eta hausnartzeko foro izatea da, ahalik eta pertsona gehien batzeko aukera ematen duen formatuan; espero da 300 biltzarkide baino gehiago batzea.