Kirolene Film: ingurune naturalean girotutako kirol film laburren lehiaketa

KiroleneFilm_SareIrudia_01_(1).jpg

2018.eko martxoak 16

Kirolene, Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoak, Durangoko Udalarekin elkarlanean, Kirolene Film lehiaketaren lehen edizioa antolatu du, ingurune naturalean girotutako kirol film laburren lehiaketa.

Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: eskia, snowboarda, alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi-kirolak, muturreko kirolak, urpekaritza, bela, ekologia, ingurumena, eta baita etnografia ere.

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan. Bi kategoriatan aurkeztu ahal izango dira lanak: profesional edo amateur kategorietan.

Gehienez ere 7 minutuko iraupena izango dute film laburrek, eta maiatzaren 1era arte irekia dago lanak aurkezteko epea. Saritutako lanak maiatzaren 11 ezagutuko dira, Durangoko San Agustin Kultur Gunean antolatuko den Kirolene Film Fest ekitaldian. Bertan proiektatuko dira saritutako lan guztiak.

Kirolene Film lehiaketari buruzko informazio guztia (oinarriak, baldintza teknikoak, sariak…) Kiroleneren webgunean ikus daitezke.