Kirofanotik kanpo egiten diren konplexutasun handiko prozedura kopuruak bilakaera positiboa izan du

2018.eko uztailak 27

Osakidetza hasi da, dagoeneko, itxarote-zerrendak murrizteko neurriak aplikatzen, 22.600.000 euroko  inbertsioaren ondorioz

 

  • Programatutako kirurgiako jarduera % 1,42 handitu da seihileko honetan. Horrek egiten du Kirurgiko Itxaron-zerrenda ia egonkor mantentzea paziente-kopuruari eta batez besteko atzerapenari dagokienez, nahiz eta eskariak handitzen jarraitzen duen, eboluzio demografikoaren eta teknologiaren hobekuntzaren ondorioz.

 

  • Itxaron-zerrendak hobetzeko Planak, hedatzen jarraitzen duenak, 10 ekintza-lerroa ezartzen ditu, guztira 18 proiektuekin, kirurgia-prozesuaren kudeaketa hobetzera zuzenduta, 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako.

 

  • Geroz eta gehiagotan egoten dira Konplexutasun Handiko Prozedurak operazio-gelatik kanpo Kardiologiaren, Erradiologia Interbentzionistaren eta Baskularraren, Minan eta Oftalmologiaren esparruetan.

 

  • Lehen Mailako Arretaren esparruan, esan dezakegu seihileko honen jarduera asistentziala egonkor mantendu dela, iazko epealdi berarekin alderatzen badugu. Familia-mediku bakoitzak egun bakoitzeko artatutako paziente-kopurua 30 baino pixka bat txikiagoa da eta pediatrian 22koa zehazki, adierazle honetan etxeko jarduera presentziala zein ez-presentziala ere kontuan izanik.

 

  • 65 urte baino gehiago izanik ebakuntza bat egiten duten pertsonen kopurua operatutako pertsona guztien % 50 gainditzen du. 85 urte baino gehiagoko adinekoen taldean 7886 pertsona dauden seihileko honetan.

 

  • Seihileko honetan zehar 547 ospitaleko larrialdi artatu dira. Iazko datuen aldean % 2,56 handitu dira. 318.301 larrialdi arin eta oso arin egon dira. Ospitalean ingresatutako larrialdiak %13,99ko ehunekoan mantentzen da.

 

  • EAGetan egondako jarduerak 2018ko lehenengo seihilekoan, 315.695 kontsulta mediko eta 173.613 erizaintzako kontsulta artatu dituzten EAG horienak, % 1,29ko hazkundea ekarri du. Erantzuteko gaitasuna oso handia da; izan ere, 100 pazienteetatik 92ri osasun-arazoa konpontzen zaie eta horietatik 8 bakarrik deribatzen dituzte ospitalera

 

  • Oinarrizko bizi-euskarriko eta bizi-euskarri aurreratuko anbulantzien mobilizazioa %6,3 handitu da. Helikoptero bidez emandako arreta 187 esku-hartzeetan mantendu da, egunean bat baino gehiago batez beste.

 

  • Osakidetzak garatzen dituen Prebentzio eta Transplanteen Programek lidergoa mantentzen dute nazio zein nazioarteko mailan. Joan den ekainean berri bat martxan jarri zuten: Umetoki-lepoko Minbizia Goiz Detektatzeko Populazio Programa.

 

  • Seihileko honetan, Aholku Sanitarioak 91.310 telefono-dei artatu ditu; horien artean, 54.919 paziente kronikoen jarraipena egin da. 580 paziente telemonitorizatuta daude haien etxeetan. Web bidez 1.183.026 zita eskatu dira eta Osasun Karpetan 265.585 sarbide egon da.

 

Osakidetzako zuzendari nagusiaren hitzetan: “kalitateko, unibertsala eta jasangarria den osasungintza baten alde lan egiten eta aurrera egiten jarraitzen dugu, bere ahalegin guztiak pertsonen arretan eta zainketan jarriz. Osakidetza etengabe aldatzen da eta etengabe hobetzen da, aldaketa demografikoei egokituz eta denbora luzeagoan bizi den eta osasunarekin geroz eta zorrotzagoa den populazio baten beharrei egokituz. Hori dela eta, baliabide guztiak, baita teknologia berriak ere, pertsonen zerbitzura jartzen ditugu”.

Mugikak adierazi duen bezala, “Osakidetza Estatuan erreferente bat da. Hori posiblea da Osakidetzako profesionalen konpromisoari eta inplikazioari esker, haiek baitira, ezbairik gabe, gure baliorik preziatuena. Haien lana eskertzen dugu eta pertsonen osasunaren zainketarekin eta baliabideen erabilera arduratsuarekin duten konpromisoa bultzatzen jarraitu nahi dugu”.

 

(*) Hemen informazio gehiago