Joseba Andoni Bikandi Arana, Lehiaren Euskal Agintaritzaren ikerketa zuzendari berria (Gobernu Bilera 2018-07-17)

logoconsejo.jpg

2018.eko uztailak 17

Rafael Iturriaga Nievak Lehiaren Euskal Kontseiluko kide izaten jarraituko du 

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak proposatuta, Joseba Andoni Bikandi Arana jauna Lehiaren Euskal Agintaritzako ikerketa-zuzendari eta Rafael Iturriaga Nieva jauna organo horren kide (betetzen zuen kargu hori, ordurako) izendatzen dituzten dekretuak onetsi ditu.

Bikandik Ignacio Alday Ruiz jauna ordezkatuko du kargu horretan; Ignacio Alday Ruiz jaunaren kargu-uztea gaur onetsi du Gobernu Kontseiluak, 6 urteko agintaldia amaitu ondoren, eta eskerrak eman dizkio 2012tik eginiko lanagatik.

Joseba Bikandi Zuzenbideko lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, Europako Erkidegoen Zuzenbideko diplomatua Europako Ikaskuntzen Institutuan, eta 2016tik gaur arte Social Innovation Park Berrikuntza Sustatzeko Elkarteko (SIP) zuzendari-lana betetzen du. Gainera, 2006aren eta 2010aren artean, kide, idazkari, presidenteorde eta presidente izan da Lehiaren Defentsarako Euskal Auzitegian. Lanbide-karrera zabala du eta, bertan, zenbait erakunderi aholkularitza-lanak egin dizkio, besteak beste, nabarmentzekoa da Europako Parlamentua.

Rafael Iturriaga Nieva Zuzenbide lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Lehiaren Euskal Agintaritzako kide da, 2012an izendatu zenetik.