Jon Darpón: "Espetxeetako osasuna osakidetzan sartzeak aukera eman du askatasuna kendu dieten pertsonei gainerako euskal herritarrek jasotzen duten kalitateko arreta bera emateko"

2018.eko apirilak 11

Osasun sailburuak azpimarratu du errealitate hori finkatuta dagoela eta presoen onerako dela; aldi berean, espetxeetako eskuduntza eskatu du

EAEko 3 espetxeetan 1.200 pertsona baino gehiago daude eta, 2017an, 58.000 arreta jaso zituzten

 

“Espetxeetako osasuna osakidetzan sartzeak aukera eman du askatasuna kendu dieten pertsonei gainerako euskal herritarrek jasotzen duten kalitateko arreta bera emateko”. Hori ziurtatu du Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean hitz egin duenean. Bertan, sei urtetik hona osasun-arretaren eremuko eskumena baliatzen denetik osasun-arretaren beraren bilakaera azaldu du.

Jon Darpón sailburuarekin batera Antonio Arraiza doktorea, HIESAren eta sexu-transmisioko beste gaixotasun batzuen Planaren arduraduna eta EAEko espetxeetako osasunaren arduraduna eta Lorenzo Isusi doktorea, Basauriko espetxeko lehen mailako arretarako unitateko burua, izan dira. Sailburuak egiaztatu du egun errealitate hori finkatzen ari dela eta Osakidetzan gertatzen ari diren aurrerakuntzak alde dituela.

Hori horrela nabarmendu du historia kliniko elektronikoaren garapena, beste aurrerapauso batzuen artean, edo teknologia berriak, aurrez aurrekoak ez diren kontsultak edo telemedikuntza “funtsean osasun-sistema kudeatzeko modua ari direla aldatzen. Hori dela eta, garrantzitsua da espetxeetako osasuna osasun-arreta komunitarioan sartuta egotea; izan ere horrela baino ezingo ditu izan osasunean erregistratutako aurrerakuntza guztien onurak”, esan du.

Gogoratu behar da Euskadi Estatuan integrazio-prozesu hori martxan jarri duen erkidego bakarra dela; horretarako, une oro izan ditu gogoan espetxeetako osasunaren beraren xehetasunak, besteak beste:

  • Buruko gaixotasuna nagusitzen da, eta barruan daudenen % 50engan du eragina; halaber, gaixotasun transmitigarriak ere nagusitzen dira, besteak beste, GIBa, B eta C hepatitisa eta tuberkulosia.
  • Adikzioak eta nahasmenduak nagusitzen dira, substantzia toxikoak erabiltzeagatik.
  • Espetxeetako osasunaren prozedura mediko-legal zehatzak daude.
  • Normalean sistema komunitarioari dagokionez espetxeetako osasun-jarduerarako baliatu izan den isolamendua. Horrek ondorio negatibo argiak zekartzan, besteak beste, partekatutako informazio klinikorik eza eta, ondorioz, pazientearentzako arreta-arazo hauek: probak bikoiztea, preskripziorako arazoak eta abar.

Agerraldian eman dituen datuen arabera, 2017an 58.028 arreta eman zitzaizkien EAEko 3 espetxeetan dauden 1.266 pertsonei.

Espetxe horietan guztietan, lehen mailako arretaz gainera, Osakidetzak programa eta zerbitzu espezializatu ugariko zorroa eskaintzen du, besteak beste:

 

KONTSULTA ESPEZIALIZATUAK

Ginekologia

Odontologia

Buruko osasuna Psikiatria

Buruko osasuna Psikologia

Gaixotasun Infekziosoak

KONTSULTAK TELEMEDIKUNTZA

Gaixotasun Infekziosoak

Barne med.

Digestiboa-Hepatologia

Dermatologia

Endokrinologia

Erradiologia

Minaren unitatea

Nefrologia

PROGRAMAK

Tuberkulosiaren detekzioa eta kontrola

Txertoak (Gripea, VHA, VHB, Pneumokokoa…)

GIBaren eta STIaren detekzioa eta tratamendua

CHB eta BHBren detekzioa eta tratamendua

Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa

BGAIP (Buruko gaixotasuna dutenentzako arreta integrala)

Suizidioen prebentzioa

ZBT (zuzenean behatutako tratamendua)

Adikzioen kontrola eta segimendua

Kalteen murrizketa. Xiringen elkartrukea

Kronikoak. Pluripatologikoak.

Tabakoarekiko mendekotasuna gainditzea

Kontziliazio farmakologikoa

Arreta desgaitasuna duenari (paraplejiak, adinekoak…)

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko apirilaren 11