Jaurlaritzak euskal elkarteak prestatu ditu urritik aurrera beharrezko kudeaketak online tramitatu ahal izateko baliabide guztiak izan ditzaten

tramitacion_online.jpg

2018.eko maiatzak 23

  • Peru Bazako Erakunde Harremanetarako Sailburuordeak Nagusiaken dauden pentsiodunen eta erretiratuen 130 erakunde baino gehiago tramitazio elektronikoaren inguruan prestatzeko bigarren lan-jardunaldia itxi du
  • Urriaren 2tik aurrera, erregistroan dauden ia 24.000 euskal elkarteak derrigortuta egongo dira administrazio publikoekin elektronikoki bakarrik tramitatzera, Gobernuak “zero papera” duen helburua dela eta

 

Peru Bazako Erakunde Harremanetarako Sailburuordeak, Nagusiaken dauden pentsiodunen eta erretiratuen erakundeentzako tramitazio elektronikoaren inguruko lan-jardunaldia itxi du. Antolatutako bigarren saio honen helburua izan da erakunde horiei urriaren 2tik aurrera elkarte guztiek administrazio publikoekin online bakarrik egin behar dituzten prozesu telematikoen gaineko prestakuntza ematea. Hori da Eusko Jaurlaritzak Euskadin administrazio elektronikoaren zabalkunde osoarekin eta herritarrek euskal administrazio publikoarekin dituen harremanen aldaketarekin zerikusia duen guztia ahalik eta eraginkorren egokitzeko duen konpromisoaren zati bat.

Elixabete Etxanobe Eusko Jaurlaritzako Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendariak modu didaktikoan zehaztu dituzte elkarteek online egin beharko dituzten tramitazio-prozesuak, bai eta harreman elektroniko berri hori gauzatzeko beharrezko tresnak ere. Horrela, Gobernuak erakunde horiek prestatzen jarraitzen du, epea betetzean, guztiek beharrezko kudeaketak –besteak beste estatutuak aldatzea, zuzendaritza-batzordeko eraketan egiten diren aldaketak jakinaraztea etab.– online tramitatu ahal izateko baliabide guztiak izan ditzaten.

Harreman elektroniko hori posible dela bermatzeko, eta “zero papera” helburua betetzeko, Eusko Jaurlaritzak Euskadin erregistratuta dauden ia 24.000 elkarteren esku jarri du “Elkarteen Erregistro Orokor” modernoa; erregistroa www.euskadi.eus web-orrialdean dago eta, bertan, aipatu dugun edozein tramite egin ahalko dute.

NAGUSIAK 

Nagusiak elkartean erretiratuen eta pentsiodunen tokiko 138 elkarte daude, Bizkaiko udalerri guztietakoak, eta 50.000 bazkide baino gehiago ditu.

1971n sortu zen, besteak beste, elkartutako pertsonei legeriak pentsio, egoitza edo oporren inguruan eskaintzen dizkien baliabideen inguruko aholkularitza emateko; hura osatzen duten elkarteetako zuzendaritzei euskarri teknikoa, prestakuntza eta antolaketa-egitura emateko; adinekoen tokiko elkartegintza sustatzeko; eta erakunde publikoekin lankidetzan jarduteko, afiliatutako pertsonen arazoak konpontzeko.