Jaurlaritzak "2018ko Lan-Eskaintza Publikoa" onartu du, eta 4.402 plaza eskainiko ditu Hezkuntzan, Osakidetzan, Ertzaintzan eta Administrazio Orokorrean (Gobernu Bilera 2018-12-18)

logoconsejo.jpg

2018.eko abenduak 18

Plaza-kopururik handiena hezkuntzan deituko da, 2018an 2.408 plaza eskainiko baitira

Hemendik aurrera, sektore bakoitzak prozedura, baldintzak eta azterketa-egunak zehaztuko ditu

Plaza berri horiek jasota daude 2020ko Enplegu Plan Estrategikoan, bertan zehazten baita 2020ra arte 13.500 lanpostu publiko deituko direla

LEP horiei esker Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dizkien oinarrizko zerbitzu publikoetako enplegua finkatu eta egonkortuko da

Gobernu Kontseiluak gaur, asteartea, onartu du Euskadiko Administrazio Publiko osorako 2018ko Lan Eskaintza Publikoa. Guztira 4.402 plaza dira, horietatik gehienak txanda irekikoak dira. Sektoreen arabera, 2018ko deialdia honela banatuko da:

  • Hezkuntza:408 plaza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegorako
  • Osakidetza: Langile estatutario finkoen 1.083 plaza.
  • Segurtasuna: 500 plaza Ertzaintzaren XXVIII. Promozioko oinarrizko eskalako agenteentzat.
  • Administrazio Orokorra (Lakua) eta haren erakunde autonomoak: 337 plaza guztira. Horietatik 90 plaza administrazioko goi-mailako kidegoarentzat dira, 50 plaza erdi-mailako teknikarientzat, 60 plaza administrarientzat, 70 plaza administrazio laguntzaileentzat, 50 plaza mendekoen kidegoarentzat eta 17 plaza adingabeen zentroko hezitzaileentzat (17 plaza).

Bestalde, 2 erakunde publikok jakinarazi diote Jaurlaritzari 2018an zenbatu beharreko enplegu-deialdi publikoak egingo dituztela:

  • URA-Uraren Euskal Agentzia: 65 plaza
  • EiTB: 9 plaza

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen eta gizarteratzearen Lege Orokorraren arabera, eskainitako plaza guztietatik % 7 desgaitasunen bat duten pertsonentzat gordeko dira, eta eskainitako plazen % 2 gutxienez adimen-desgaitasuna egiaztatzen duten pertsonentzat izango direla bermatuko da.

Enplegu-eskaintza publikoaren deialdi honetan sartzeko baldintzak eta prozedura sektore bakoitzak zehaztuko ditu hemendik aurrera: Hezkuntzak, Osakidetzak, Ertzaintzak eta Administrazio Orokorrak (Lakua).

Azterketak datorren urtetik aurrera egingo dira. 

13.500 PLAZA 2020an

Gaurko Gobernu Kontseiluan onartutako deialdi guztiak jasota daude 2020ko Enplegu Plan Estrategikoan, bertan zehazten baita Eusko Jaurlaritzak 2020ra arte gutxienez 13.500 plaza aterako dituela lan-eskaintza publikoetan.   

  • 1.500 plaza Euskadiko Administrazio Orokorrean (Lakua) eta haren erakunde autonomoetan
  • 5.000 plaza osasun-arloan
  • 5.000 plaza hezkuntza-arloan
  • 1.600 plaza segurtasun-arloan
  • 400 plaza Justizia Administrazioan                 

Hemendik aurrera bata bestearen atzetik egingo diren lan-eskaintza publikoei esker, enplegua finkatu eta egonkortuko da Eusko Jaurlaritzak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzu publiko guztietan.