Gobernuak Erretiro Partzialeko Plana eskaini die Funtzio Publikoko sindikatuei Administrazioko lan kontratudun langile finkoentzat

GobiernoVascoLakua.jpg

2018.eko ekainak 06

  • Proposamen honi esker, 2019ko urtarrilaren 1aren eta 2020ko abenduaren 31ren artean erretiroa hartzen dutenek % 50eko lanaldia izango lukete jubliaziora arte, eta modalitate kontzentratuan lan egitea aukeratu ahalko lukete (bi urtez soilik)
  • Aurrera eginez gero, neurri honek 15 milioi euroko eragina izango du aurrekontuan, eta, batez ere, gaur egun Osakidetzan lan egiten duten 716 pertsonarengan izango du eragina
  • Andrés Zearreta Funtzio Publikoko Sailburuordeak sindikatuei proposamen onen alde egiteko dei egin die; izan ere, “gazte-enplegu zuzena sortzea ekarriko luke, erretiroa hartzen duten pertsona guztiak ordezkatzeko txanda-kontratu berriak abian jartzeko konpromisoa hartzen dugulako”

Eusko Jaurlaritzak “Funtzio Publikoaren Mahai Orokor”rean ordezkaritza duten sindikatuei 2019-2020 Erretiro Partzialerako Plana eskaini die, Euskadiko administrazio publikoan, alegia, administrazio orokorrean eta erakunde autonomoetan (Lakua), Hezkuntzan, Osakidetzan eta Segurtasunean, lanaldi osoz lan egiten duten lan-kontratudun langileentzat. Zehazki, akordioak Osakidetzan izango luke eraginik handiena.

Eusko Jaurlaritzak, gaur goizean, funtzio publikoan ordezkaritza duten zentral sindikalei (ELA, LAB, CCOO eta UGT) aurkeztu dien proposamenarekin, 2019ko urtarrilaren 1aren eta 2020ko abenduaren 31ren bitartean, erretiroa hartuko duten 716 pertsonek lortu lezakete onura. Egun horretatik aurrera, 33 urte baino gehiago kotizatu duenak eta hala eskatzen duenak lanaldiaren  % 50 lan egin dezake edo arduraldi hori kontzentratu lanaldi osoa lan eginez, baina bi urtez soilik.

15 MILIOI EURO

Eusko Jaurlaritzak eginiko balioespenaren arabera, proposamen honek, aurrekontuan, 15 milioi euroko eragina izango luke datozen bi urteotan:

  • Administrazio Orokorra eta erakunde autonomoak (Lakua): 58 pertsona, 1,4 milioi euro
  • Hezkuntza: 134 pertsona, 2,9 milioi euro.
  • Osakidetza: 474 pertsona, 9,4 milioi euro.
  • Justizia-administrazioa: 6 pertsona, 127.500 euro.
  • Segurtasuna: 43 pertsona, 1 milioi euro.

ENPLEGU PUBLIKOA SORTZEA

Andrés Zearretak, Funtzio Publikoko Sailburuordeak, esan duenez, “erretiroa hartzen duten pertsona guztiak, txanda-kontratu izenekoen bidez, ordezkatzeko Eusko Jaurlaritzaren konpormisoa jasotzen du proposamen honek”. Lau urtera arteko kontratuak, eta lanaldiaren % 50ean, izango lirateke, edo iraupen gutxiagokoak, bi urtekoak, baina lanaldiaren % 100ean, baldin eta erretiroa hartzen duen pertsonak lanaldia kontzentratzea erabakiko balu”. Horrela, Andrés Zearretak zera gehitu du: “sindikatuei, gaur, eginiko proposamen honen bidez, enplegua sortzen eta plantillak berritzen lagunduko liguke, euskal administrazio publikoan gazteak sartzea ahalbidetuko bailitzateke”.