Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak "euskaraldia, 11 egun euskaraz" ekimenerako hamaikakoa aurkeztu du

2018.eko uztailak 27

Euko Jaurlaritzako Gobernantza eta Autogobernu sailak, “Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz” ekimena aurkeztu du, gaur goizean, Lakuako egoitzan.

Saileko langileen artean ekimena bultzatuko duen taldea, 11koa, da aurkeztu dena. Euskaraldia izango den 11 egun horietan Saileko langileen artean ekimena hedatzea eta euskara erabiltzen laguntzea du helburu.         

Hauexek dira ekimenagaz bat egin duten langileak:

  • Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburua
  • Iratxe Castaño, Sailburuaren Kabinete eta Komunikazio zuzendaritzako langilea
  • Juan Maria Zubeldia, Zerbitzu Zuzendaria
  • Eugenia Paya, Zerbitzu Zuzendaritzako langilea
  • Andres Zearreta, Funtzio Publikoko Sailburuordea
  • Izaskun Urien, Lan Harremanetako Zuzendaria
  • Iratxe de la Fuente, Funtzio Publikoko EIZU taldeko langilea
  • Nerea Lopez-Uribarri, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea
  • Xabier Arrieta, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaria
  • Pablo Perez, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendaritzako langilea
  • Begoña Perez de Eulate, Estatutuaren Garapenerako Zuzendaria
  • Xabier Unanue, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria
  • Miryam Balza, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzako langilea
  • Juan Antonio Arieta-Arautabeña, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria
  • Eva Lejarzegi, Gobernu Idazkaritzako langilea

Apirilaren 18an aurkeztu zuen Euskaraldia bere lehenengo hamaikakoa eta ordutik euskararen talde enbaxadoreak lurralde osoan zabaldu dira. Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailak bat egin du Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek aurkeztutako hamaikakoekin.

Lehen hamaikakoa

Euskaraldiak apirilaren 18an aurkeztu zuen bere lehen hamaikakoa, Bilboko Itsas Museoan. Hauexek dira lehen talde enbaxadore hori osatzen duten lagunak:   Alex Txikon, alpinista; Dani Alvarez, kazetaria; Pedro Miguel Etxenike, fisikan doktorea; Toti Martinez de Lezea, idazlea; Eneko Sagardoy, aktorea; La Basu, musikaria; Aretz Iginiz, errugbilaria; Cris Lizarraga, Belako taldeko abeslaria; Mikel Arrasate, Karrikaluze elkarteko kidea; Arianne Unamuno, Pil-pilean elkarteko kidea; eta Zuriñe Gil, Geu elkarteko kidea.

Lehen 11ko hura aurkeztu zenetik, hainbat hiri, herri, erakunde edota elkarte talde enbaxadoreak aurkezten ari dira. Hamaikakoa modu pertsonalean eta borondatez ‘Euskaraldia, 11 Egun Euskaraz’ ekimenean parte hartzea erabaki duten lagunek osatzen dute, ‘belarriprest’ eta ‘ahobizi’ rolen bitartez. Horrelako taldeak funtsezkoak izango dira proiektua arrakastatsua izan dadin.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia Euskal Herri osoko ehunka udalerritan. Ekimen honen helburua da hizkuntza ohituretan eragitea euskararen erabilera eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko. Funtsean, Euskaraldiaren xedea da 11 egunez euskara era aktiboagoan erabiltzea ariketa horrek 12. egunetik aurrera eragina izan dezan. Proiektuaren oinarrian azken urteotan hainbat herritan izandako aktibazio esperientzia arrakastatsuak daude.