Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako IV. Sariaren deialdia egin du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako IV. Sariaren deialdia egin du

Argitalpen-data: 

Sariak 6.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du guztira: 1.000na euroko 4 saritan banatuta, idatzizko prentsa, irratia, telebista eta internet kategoria bakoitzeko irabazleentzat; eta sari berezi bat ingurumen-kazetaritzako lan onenarentzat, 2.000 euro eta garaikurra jasoko dituena. Sariak 6.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du guztira: 1.000na euroko 4 saritan banatuta, idatzizko prentsa, irratia, telebista eta internet kategoria bakoitzeko irabazleentzat; eta sari berezi bat ingurumen-kazetaritzako lan onenarentzat, 2.000 euro eta garaikurra jasoko dituena.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin batera, Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Sariaren 2018ko IV. edizioaren deialdia egin du, kazetariek eta hedabideetako profesionalek jasangarritasunaren kultura euskal gizartean sustatzeko egiten duten lana aitortzeko xedez.  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoarekin batera, Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako Sariaren 2018ko IV. edizioaren deialdia egin du, kazetariek eta hedabideetako profesionalek jasangarritasunaren kultura euskal gizartean sustatzeko egiten duten lana aitortzeko xedez. 

Ingurumen_Kazetaritza_Periodismo_Ambiental.jpg
  • Hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 15ean amaituko da. 

Sari horiek irabazteko hautagai izan daitezke hedabideetan (idatzizko prentsa, irratia, telebista edo Internet) kazetariek -beren izenarekin edo ezizen batekin-  2017 urtean argitaratu dituzten Euskadiko ingurumenari buruzko lanak. Lanok taldean edo bakarka egindakoak izan daitezke. 

Sariak 6.000 euroko zuzkidura ekonomikoa du guztira, 1.000na euroko 4 saritan banatuta; sariaz gain, diploma bana emango zaie kategoria bakoitzeko irabazleei: idatzizko prentsa, irratia, telebista eta internet. Kategoria bakoitzeko sariaz gain, aurkeztutako proposamen guztien artean sari berezi bat aukeratuko da Euskadiko kazetari edo hedabide batek egindako ingurumen-kazetaritzako lan onenarentzat. Irabazleak 2.000 euro eta garaikur bat jasoko ditu. 

Aurkeztutako lanek lagungarriak izan behar dute ingurumen-erronkak hobeto ulertzeko, hala nola biodibertsitatearen eta kapital naturalaren kontserbazioa, klima-aldaketa moteltzea eta hari egokitzea, osasunaren eta ingurumenaren arteko lotura positiboa, ekonomia zirkularra, garapen jasangarrirako ingurumen-hezkuntza eta tokiko jasangarritasuna, besteak beste. 

Iazko edizioan, ETBko Teknopolis programak Pirinioetako desmanari buruz egindako erreportajeak irabazi zuen sari nagusia, eta SER kateak tximeleten eta klima-aldaketaren arteko loturari buruz egindako beste erreportaje bat ere saritua izan zen. Aurreko urteetan, El Correo, Sinc agentzia, Radio Euskadi, El País, RNE, Muy Interesante eta DEIAko kazetariek aurkeztutako lanek jaso dituzte sariak. 

Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako 2018ko IV. Sariaren epaimahaiaren partaideak komunikazioaren eta ingurumenaren alorrean izen ona duten profesionalak izango dira,  baita aurreko edizioaren irabazlea ere. 

Hautagaitzak aurkezteko epea 2018ko maiatzaren 15ean amaituko da. Sarien banaketa ekainaren lehenengo hamabostaldirako aurreikusitako ekitaldi publiko batean egingo da, Ingurumenaren Mundu Egunaren ospakizunarekin batera. 

Informazio gehiago: www.ihobe.eus