Eusko Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute "Gernikako bonbardaketa" erakusketa kanpoan zabaltzeko

fotoconvenio.jpg

2018.eko maiatzak 22

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta José María Gorroño Gernikako Bakearen Museoa Fundazioaren presidenteak “Gernikako bonbardaketa” erakusketa hedatzeko hitzarmen bat sinatu dute, gaur. Ekimena kanpoan bizi den Euskal Komunitatera zuzendurik dago, betidanik foru hiribilduak pairatu zuen bonbardaketa itzelezko balio sinbolikoa izan du eta.

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa da “Gernikako bonbardaketa” erakusketaren artxiboko jabetza intelektualeko eskubideen titularra. Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak “Gernikako bonbardaketa” erakusketa osatzen duen artxiboa erabiltzeko eskubidea doan laga dakiola nahiko luke, hura inprimatu eta erakuste aldera.

Lankidetza hitzarmenaren bitartez goian adierazitako artxiboa soilik aldi baterako (2018-2020) erabiltzeko eskubidea laga dakion Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, erakusketa erreproduzitze aldera. Hala ere, aipatutako epea luzatu ahal izango da, bi parteen arteko akordioaren bitartez.

Erakusketak antolatuko dira, batez ere, EAEk kanpoan dituen ordezkaritzetan edo munduan zehar zabaldurik dauden Euskal Etxeetan.