Eusko Jaurlaritzak 2018. urterako Giza Eskubideen Defendatzaileentzako Babeserako programan sartzeko deialdia ireki du

2018.eko urtarrilak 22

 

Euskal erakundeek 2018. urtean martxoaren 16ra arte dute giza eskubideekin duten konpromisoaren ondorioz arriskuan bizi diren pertsonak Euskadin aldi baterako babesa eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubideen Defendatzaileentzako aldi baterako babeserako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako programarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du.

Euskal erakundeak, elkarteak eta GKEak martxoaren 16ra arteko epea izango dute programa honetara hautagaitzen inprimakiak aurkezteko, inprimaki horiek CEAR-Euskadira (programa.proteccion@cear-euskadi.org) bidaliko dira, horiek baitira programaren kudeatzailearen arduradunak.

Programa horren helburua da giza eskubideen defentsan duten konpromiso eta aktibismoaren ondorioz beraien jaioterrian jazarpena edo bizitzaren aurkako mehatxuak jasotzen dituzten pertsonak Euskadin aldi baterako babesa jasotzea.

Eskaerak jaso ondoren, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak hautaketa-batzordea bilduko du eta hori izango da sei hilabetetan Euskadin babesa jasoko duten hiru pertsona horiek zeintzuk izango diren erabakiko duena. Halaber, Harrera Sarea sortuko da eta hori izango da jatorriko erakundeekin egingo den koordinazio lanen arduraduna.