Lehendakaritza

Giza eskubideen defendatzaileentzako programa

Eusko Jaurlaritza, Lehendakaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza Idazkaritza Nagusiaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez, giza eskubideekiko eta nazioarteko elkartasunarekiko konpromiso sendoan kokatzen den Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Baterako Babesteko Programa garatzen du 2011tik (2019. urterako eskariak aurkeztutako epea: irailaren 15etik - urriaren 15era biak barne). (DOC, 131 KB)

Giza eskubideen defentsan jazarpena eta mehatxuak pairatzen ari diren edo pairatzeko arriskua bizi duten gizarte erakundeekin lotura duten pertsonak Euskadin aldi baterako jasotzera bideratuta dago programa hau.

Giza Eskubideen defentsan lan egiten duten pertsonen babesa eta segurtasuna sendotuko duten tresnak sortzen laguntzeko helburu nagusiarekin, programak hiru helburu zehatz ditu:

  • Euskadin aldi baterako harrera-prozesua egitea (laguntza psikosoziala
  • Erakundeekin eta gizarte eragileekin harremanetarako eta ekitaldi publikoen agenda politikoa antolatzea harreran hartutako pertsonaren elkarte sarearentzat “babes eta alerta” gisa eta jatorrizko herrialdearen gatazka egoerari buruz sentsibilizazio eta salaketa moduan.
  • Herrialdearen sare soziala indartzea “trebakuntza eta formakuntza”ren bidez.

Azken aldaketako data: