Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren zortzigarren aleak Nekazaritza aztertzen du

20180214_103004.jpg

2018.eko otsailak 14

Gaur “Nekazaritza Euskal Herrian” Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren azken alea. Atlas Etnografikoa Etniker proiektuaren bitartez lantzen du Labayru Fundazioak, Ander Manterolaren zuzendaritzapean. Proiektua, José Miguel de Barandiaranek burututa, gaiaz banatutako argitalpen sorta bat da, XX. mendeako euskal biztanleen bizitza eta herri kulturaren inguruko ikuspegi orokorra eskaintzeko asmoz.

Aurkezpenean parte hartu dute Eusko Jaurarlitzako Kultura eta Hizkuntza Politka sailburua, Bingen Zupiria, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Atlas Etnografikoaren zuzendaria, Ander Manterola eta Labayru Fundazioaren zuzendaria, Adolfo Arejita, besteak beste.

Nekazaritza Euskal Herrian

Landa-lana 58 herritan egin da: Araban 13, Bizkaian 13, Gipuzkoan 7, Nafarroan 20 eta Iparraldean 5. Ikerketa nekazaritza tradizionalari buruzkoa da batez ere, baina horrez gainera, XX. mendearen azken hamarkadetan izan dituen aldaketa handiak ere kontuan hartu dira, hain mekanizazio prozesu sakona ekarri dutenak. Aldaketa horien artean hauek deskribatzen dira: 1960tik aurrera sartutako lurren eta laborantzen lurren mekanizazioa, teknika berritzaileak.

Aurretik landutako beste ikerketa-gaietan bezala, honetan ere lurraldearen barruan agerian geratzen dira zati bi: isuri atlantikoa eta mediterraneoa. Lehenengoan batez ere abereak elikatzeko belarra eta larreak aurkituko ditu, ortuari batzuekin batera; bigarrenean, ostera, aleak, mahastiak eta olibondoak, eta gaur egun, ureztatzeko sistemei esker, hainbat gai enbasatu eta banatzeko.

Lanaren edukia

Liburuak 19 atal ditu. Sarreran Euskal Herriko nekazaritzari buruzko ohar orokorrak azaltzen dira. Horren ondotik ‘Paisaje’ izeneko atal zabal bat dator, barruan bi zati dituena. Batean Araba, Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Iparraldeko nekazaritza-paisaiak deskribatzen dira; bestean, nekazaritzarako erabilitako lur motak eta euron izenak, lur-sailen neurriak, kokapena eta banatzeko moduak.

Bigarren bloke handia laborantzei buruzkoa da: nekazaritzako egutegia, lurra zelan prestatu, ereitea, bai pertsonentzat bai abereentzat izango diren produktuak nola jagon. Atal zabal bat belarrari eta larreei buruzkoa da, haien inguruan garatutako kulturari buruzkoa, batez ere isuri atlantikoan, hor abeltzaintzak eragin askoz handiagoa izan duelako. Beste zati batean lihoaren eta kalamuaren prozesuak azaltzen dira, gaur egun galduta egon arren.

Hirugarren blokea gai hauek osotzen dute: fruta-arbolak, olibondoak eta mahastiak, isuri mediterraneoan aparteko garrantzia izan dutenak.

Beharrerako tresnak, lurra lantzeko, uzta batzeko eta ortu-soroekin zerikusia duten zereginetarako behar diren erremintak, zehatz azalduta daude atal luze batean. Neurriak, lanerako indarra (dela gizakien,a dela animaliena), gurdia eta beste garraio-mota batzuk ere dagokien lekuan deskribatuta daude.

Beste ataletan nekazaritzako bizimoduan egin diren aldaketak, etxeko erabilera eta nekazaritza-merkataritza, eta jabetza-erregimena, nekazaritza babesteko sineskerak eta errituak eta geografía eta inguru naturala dira.
Laburpen modura, liburu honetan jaso dela nekazaritza tradizionala izan den moduan, nahiz eta gaur egun jarduera hori oso industrializatuta dagoen. Horri gehitu behar zaio azken aldian beste egoera bat sortu dela, nekazariei diru-laguntzak ematea eta horrek ekarritako ondorioa: nekazariaren eta nekazaritzaren kontrol zorrotza, administrazio ezberdinek ipinitako baldintzak eta arauak betetzeko.

Euskal Herriko Atlas Etnografikoa

Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren barruan gai hauek aztertu izan dira aurretik: Elikadura (1990, 2. arg. 1999), Umeen jokoak (1993, 2. arg. 2005), Heriotza-ohikuneak (1995), Jaiotzatik ezkontzara bitarteko ohikuneak (1998), Abeltzaintza eta artzaintza (2000), Herri-medikuntza (2004) eta Etxea eta familia (2011).