Eskola Futura proiektua aurkeztu da Baionan, irakasle berrientzako mugaz gaindiko hizkuntza formakuntza eskaintzeko

eskolafut.jpg

2018.eko martxoak 01

Miren Dobaran Hizkuntza Politikako sailburuordea Eskola Futura proiektuaren aurkezpenean izan da gaur, Baionan. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak proiektu berri hau martxan jarri du mugaren bi aldetako magisteritzako ikasleak irakasle elebidunak bihurtzeko. Urte bat edo bi urteetako frantsesa, euskera eta okzitaniera ikasteko formakuntza intentsiboak proposatzen dira.

Frantses-euskera eta frantses-okzitaniera irakasle elebidunen kopurua handitzeko beharratik sortuta, Eskola Futura proiektuak ateak irekitzen dizkie frantsesez, euskaraz edota okzitanierazko formakuntza eskuratu nahi duten mugako bi aldeetako magisteritzako ikasleei. Bi lehentasunezko helburuak ditu: hiru eskualdeetako hizkuntzen erabilera eta ezagutza indartzea eta gazteen enplegua sustatzea.

Informazio guztia  esteka honetan.