Deialdia 2019an zehar merkaritza zuzendaritzako bekadunak praktiketan izatea

Argitalpen-data: 

Merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beka-programa egokiro garatu dadin, ezinbestekoa izango da merkataritza-banaketarekin lotutako enpresen eta erakundeen partaidetza, enpresetan egindako praktika-aldia eginda prestakuntza-ibilbide integrala lortu dadin.

Honako hauek izango dira, programa honen ondorioetarako, erakunde kolaboratzaileak: bekadunei enpresa-izaerako praktika profesionalak egiteko aukera ematen dieten erakunde eta enpresak.

Praktika-aldiaren eskaintza bat onartu ahal izateko, erakunde eta enpresa interesdunek betekizun hauek bete beharko dituzte:

  1. a) Honako tipologia hauetakoren baten barruan egotea: merkataritza-enpresa edo merkataritza-banaketarekin lotutako enpresa, EAEko merkataritza-ganbera, Espainiako Merkataritza Ganbera, edota Merkataritza Zuzendaritzak diruz lagundutako merkataritza-bulego tekniko bat duen erakundea.
  2. b) EAEko lantoki batean prestakuntzarako praktika-aldi bat eskaintzea, edota Espainiako Merkataritza Ganberak atzerrian dituen egoitzaren batean, bestela.
  3. c) Bekadunaren prestakuntzaren ardura izango duen tutore bat edukitzea langile-taldean.
  4. b) Bekadunaren prestakuntza- eta jarduera-plana izatea. Plan horrek praktika-aldi osoa jaso behar du, esleituko zaizkion funtzioak eta zereginak zehatz azalduta. Planean, honako eduki hauek zehatu beharko dira: ebaluazio- eta tutoretza-sistema, lanaldia eta ordutegia, zer lantokitan egingo diren praktikak, eta zein den tutorearen izena eta lanpostua.

Eskabideak bekadunentzako erabilgarritasun-irizpideen arabera aztertuko dira, eta eskatutako gutxieneko mailak betetzen badituzte onartuko dira. Onartuz gero, enpresa edo erakunde horiek bekadunek aukera ditzaketen destinoen artean bilduko dira, betiere hautaketa-prozesuan eskuratu duten puntuazioaren ordenari jarraikiz; eta onartutako enpresen eskaerak lehenetsiko dira, aukeratuak izan daitezen. Entitate baten prestakuntza-proiektua azkenean bekadun izan den bati esleitzen bazaio, entitate hartzaileak lankidetza-hitzarmen bat sinatu beharko du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzarekin. Hitzarmen horretan, esleitutako bekaduna identifikatuko da, baita alderdiek prestakuntza-planari egingo dioten ekarpena ere, eta zehaztuko da ez dela lan-harremanik izango bekadunaren eta erakundearen artean.

Merkataritza Zuzendaritzak zaindu beharko du entitate hartzaileekin sinatutako lankidetza-hitzarmenetan ezarritako baldintzak betetzen direla, eta, era berean, erabaki ahal izango du beste destino bat ematea baldin eta baldintzak behar bezala betetzen ez direla egiaztatzen badu.

Erakunde laguntzaileek Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorreko 13. eta 15. artikuluetan zehaztutako baldintzak eta betebeharrak bete beharko dituzte.

Izena-emateko beharrekoa da:

       1. Ziurtagiri elekronikoa edukitzea, eskaerak elektronikoen bidez egiten du eta.

       2. Eskaera epea: 2018ko irailaren 14tik urriaren 15era bitartean.

       3. Programako izen-ematea formalizatzea, lankidetza-eskaintzarekin, web orrian https://www.euskadi.eus/autorizacion/empresas-ebec-2018/y22-izapide/es