Bi makina hondeatzaile hasi berri dira Hernaniko Lastaola industriagunera sartzeko hondoratu den zubiaren erdiko zatia erauzten
2018.eko urriak 13
Hernani. 2018.10.13. Hernaniko Lastaola industriagunera sartzeko zubiak kale egin du eta jauzi egin da Urumea ibaira, gaur goizean. Zubiaren taulak ura hustutzeko ahalmena nabarmen murriztarazten du Urumearen tarte horretan, eta emariak gorantz joko balu, zubiaren hondarrek Urumearen maila igoaraztea sor lezakete, ibaian gora.
Horrexegatik, URAk bi makina hondeatzaile bidali ditu eta ibaian jauzitako zubiaren taula xehetzeari eta hondarrak ertzerarazteari ekin diote. Larrialdi-ekintza bat da zubiaren jabeari gaur bertan laguntzeko, eta ahalik eta azkarren ur hustuketa berreskuratzeko: hartara, balizko ur-mailaren hazarazte artifiziala saihesteko.
Dena dela, zubiaren jabeak egin beharko dituen eraiste eta hondar guztiak kentzeko lanek luzerago joko dute, ezinbestean.