Argentinako Kongresuko talde politikoek euskal industriaren gaineko interesa erakutsi dute

2018.eko irailak 06

  • Arantxa Tapiak informazio-saio batean hartu du parte, talde ofizialistako eta oposizioko ordezkariekin Argentinan
  • Emilio Monzó Nazioko Kongresuko Diputatuen Ganberako presidenteak egingo dio harrera

Arantxa Tapia sailburua, Argentinako bidaia ofiziala amaitzeko, nazioko Kongresuan izan da saio batean; saioa Industria Batzordeak antolatu du eta legegintza-ganberan ordezkaritza duten talde politiko guztietako ordezkariek eratzen dute.

Industria Batzordeko buru da José Ignacio De Mendiguren, Frente Renovadorrekoa, eta honako bloke hauek eratzen dute: Frente unido por una Nueva Argentina; Unión Cívica Radical; Frente para la Victoria (Kirchnerismo) eta Unidad Ciudadana.

Sailburuak talde guztiekin partekatu du Euskadiko industria-politiken esperientzia.

Bertaratu direnek oso positibo balioetsi izan dute Euskadin politika sendoa eta denboran iraunkorra egotea; izan ere, Argentinaren egungo testuinguruan, batzordeak Macriren egungo gobernuari industriaren aldeko apustu handiagoa eta etorkizunerako estrategia zehatza eskatzen dizkio.

Kongresuko saioa ateak zabalik egin da, enpresa-ganberetako, ETEetako eta herrialde osoko ekoizpen-sektoreetako ordezkariekin.

Kongresura heltzean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari harrera egin dio Emilio Monzó Kongresuko presidenteak.