Arabak bere hautagaitza defendatuko du Budapesten Enoturismoaren Nazioarteko Kongresuaren egoitza berria izateko

txacolí_uva_GIP.jpg.JPG

2018.eko apirilak 07

International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop-en (IWINETC) X. edizioa apirilaren 10ean eta 11n izango da Budapesten.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillok Euskadi aurkeztuko du helmuga gisa IWINETCen azkeneko hitzaldian, apirilaren 11n, asteazkenean.

Instituzioetako zenbait ordezkari joango dira Budapestera Araba aurkezteko International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop-en (IWINETC) XI. ediziorako; nazioartean den enoturismoko elkarraldi nagusienetako bat. X. edizio honetan, Retortillo sailburuak Euskadiri buruzko hitzaldi bat emango du helmuga gisa hurrengo kongresua antolatzeko, eta Araban, Arabako Errioxan eta Gasteizen oinarrituko da.

Sailburuarekin batera izango dira bertan Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Arabako Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sustapeneko diputatu Cristina González, eta baita Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Maider Etxebarria eta Arabako Aldundiko Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sustapeneko zuzendari Felipe García ere.

IWINETCen edizio berriak 2 egun izango ditu enoturismoari buruzko hitzaldiekin, eta 50 herrialde baino gehiagotako profesionalak bilduko ditu. Gainera, Workshop egun bat ere izango da. Workshopa negozioa sortzeko tresna bat da, produktu enoturistikoen hornitzaileak eta bidaia-agentziak eta touroperadoreak biltzeaz arduratzen baita, enoturismoa merkaturatzen adituak eta turismo enogastronomikoen iturri nagusietatik etorriak.

Gainera, ekitaldiak eremu zabal bat du produktu enoturistikoen hornitzaileen erakustokietarako, eta bertan sartzen dira elkarteak, turismo-bulegoak, ardoaren museoak, hotelak eta upeltegiak. Hala, erakusketarien artean izango da Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidea, lurraldeak duen eskaintza zabala erakusteko.

International Wine Tourism Conference Europako beste helmuga batzuetan izan da aurretik, besteren artean, Frantzian, Georgian, Kroazian eta Italian. Espainian, Katalunian egin izan da, bere hasierako edizioan eta 2015ean. Alfredo Retortillo sailburuak “Basque Country: Premium wines and stunning architecture (Euskadi: kalitateko ardoak eta arkitektura harrigarria)” hitzaldiarekin defendatuko du Arabako lurraldea IWINETC 2018 ospatzeko egoitza izan dadin.