Osasun Saila

50.538 pertsonak odola eman dute borondatez eta eskuzabalki Euskadin, 2017an

donante.jpg

2018.eko urtarrilak 10

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak nabarmendu egin dute euskaldunen elkartasuna, eta dei egin dute odola emateko, Eguberrietako sasoiaren ondoren egungo odol-erreserbak hobetzeko

 

Iaz, Euskadin 7.361 odol-emaile berri erregistratu ziren; horrela, 2017an, guztira, 86.175 odol-emate egon dira euskal ospitaleetarako.Zehazki, Araban 20.394 odol-emate egon dira, Bizkaian 36.380 eta, Gipuzkoan, 29.401. Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak oso positiboki balioetsi ditu datu horiek; beraz, eskerrak eman nahi izan dizkie publikoki Euskadiko odol-emaile guztiei, erakutsitako elkartasunagatik:“Eskerrak eman nahi dizkiet, pertsonalki, eta euskal gizarte osoaren izenean, iaz behar zuten beste batzuei odola eman zieten 50.638 pertsonei.Elkartasuna beti izan da euskal herritarron ezaugarria, eta, urtero, odola borondatez eta eskuzabaltasunez ematen duten pertsonak eredu dira”.

Hori horrela, Osasun Sailak, Osakidetzak eta Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak elkartasunerako dei egin dute berriro, Eguberrien ondoren, euskal gizarteak berriro odola eman dezan; izan ere, urtero bezala, odol-emateak, Eguberrietan, % 50 egiten du behera, denboraldi konbentzionalaren aldean.

Horrela, gogorarazi dute denboraldi hauetan, klima-baldintzak gogorrak diren hauetan, egoera larriagotu egiten dela; izan ere, unitate mugigarriekin bilketa batzuk egitea zaila da, batetik, eta, bestetik, hotza eta euria izaten dira, eta horrek dakar ohiko odol-emaile batzuek atzera egitea eta odola ematera ez joatea. Gainera, gogorarazi dute data hauetan arnasa hartzeko birusengatiko infekzioak dituzten pertsonen indizea oso altua dela eta, ondorioz, horietako askok ezin dutela odolik eman. Hori dela eta, eskerrak eman eta Euskadiko odol-emaileek 2017an erakutsitako elkartasuna nabarmentzeaz gainera, dei egin dute berriro urtarrilean odola emateko, horrela euskal ospitaleetan, odol, plaketa eta plasmarako dauden beharrei aurre egiteko eta ohiko erreserbak hobetzeko.

Zehazki, Euskadik tradizioan odol-emate indize altuak izan ditu, baina odol-kontsumoa ere altua da, osasun publikoko beharrak eta prestazioak areagotzen baitoaz. Hori dela eta, odola emateko interesa duten pertsona guztiek kontsulta ditzakete datozen egunotarako odola ateratzeko aurreikusitako lekuak odol-emailearentzako informazio-telefonoan,900.303.404, edo www.donantes2punto0.eus orrialdea kontsulta dezakete (odola emateko lekuen eguneroko egutegia).

 

TRANSFUSIO ETA GIZA EHUNEN EUSKAL ZENTROA

Egungo euskal osasun-sistema ez litzateke posible izango Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentrorik gabe. Ez lirateke bideragarria izango kirurgia konplexua, transplanteak edo hainbat eta hainbat tratamendu onkologiko.

150 pertsona inguruk egiten dute lan zentro honetan; zentroa Galdakaon dago, eta 1.000 boluntario dihardute lankidetzan.

Puntu neuralgiko horretatik, prozesuaren urrats guztietan bermatzen da segurtasuna: odol-emaileen kontrola, emandako unitate bakoitzaren analisi sistematikoa, azken belaunaldiko teknologia odolaren osagaiak banatzeko, lagin bakoitzaren bilketa, kontserbazioa, banaketa eta etiketatzea jatorritik haren segimendua egiteko (beharrezkoa bada) etab.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 10a