416.000 euroko laguntzak gizarte ekonomiako enpresetako laguntza teknikoetarako eta lankidetzarako (Gobernu Bilera 2018-07-24)

logoconsejo.jpg

2018.eko uztailak 24

Lan eta Justizia Sailak orotara 416.000 euro banatuko ditu Euskadiko Gizarte Ekonomiako enpresetako laguntza teknikoetarako eta lankidetzarako laguntzetan.

Laguntza teknikoaren arloan aurreikusten diren ekintzak dira, besteak beste, kudeaketa-planak, plan estrategikoak edo enpresak suspertzeko planak egitea eta ezartzea eta lehiakortasuna hobetzea, pertsonen gogobetetasuna neurtzeko programak, kostuak kontrolatzeko metodoak eta 2018ko ekitaldian gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko laguntzen programan onuradun diren 10 langiletik beherako kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketarako berariazko aholkularitza.

Bestalde, Gizarte Ekonomiako enpresen arteko lankidetzarako laguntzak honako jarduerak finantzatzeko dira: ordezkaritza duten gizarte-ekonomiako elkarteek egindako lankidetza-proiektuak eta enpresa-lankidetzako enpresak edo egiturak sortzeko akordioak, gizarte-ekonomiako enpresen fusiorako beharrezkoak direnak barne.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 15ean amaituko da. Eskaerak tramitatzeko jarraibideak https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion_asist_tecnica_2018/y22-izapide/es helbidean daude. Eskaera egin ondorengo tramiteak https://euskadi.net bidez egingo dira, «Egoitza elektronikoa / Nire kudeaketak» atalean.