Argitalpen-data: 2017/09/15

Zinemara joatearen ohitura handitu egin da 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean

Gazteen euskal behatokiaren logoaGazteen Euskal Behatokiaren datuen arabera, 2016an, elkarrizketa egin baino aurreko hiru hilabeteetan, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 66 zinema aretoetara joan ziren. 2012an jasotako % 53tik nabarmen gora egin du. Datuok Euskadiko gazteak 2016 ikerketatik datoz. Ikerketa honen landa lana 2016ko otsailaren 18 eta martxoaren 18 artean egin zen. Ikerket hau Behatokiak lau urtero egiten du eta EAEko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteei egindako elkarrizketak ditu oinarri. Bertan gazteek hainbat gaiei buruzko galderei erantzun zuten, haien artean ohitura eta praktiko kulturalei buruzkoak.

2016an datuek gora egin duten arren, oraindik ere ez dute 2008ko neurrietara buelta egin. Orduan gazteen % 72k esan zuen aurreko hiru hilabeteetan zinemara joan zela. Azken datu honen iturria hau da: Euskal Herriko kultura-ohiturei, -praktikei eta –kontsumoari buruzko inkesta 2007-2008.

Zinemara joatearen bilakaera

 

2016an ez dira antzematen ezberdintasun nabarmenak neska eta mutilen artean. Baina bai antzematen dira adinaren arabera. Izan ere, 25 urtetatik aurrera zinemara joaten direnen ehunekoak behera egiten du. Dena den, ezberdintasun handienak maila sozialak eta seme-alabak ez izateak ematen du. Maila sozial altua edo ertain-altua dutenen artean % 72 zinema aretoren batera joan ziren aurreko hiru hilabeteetan. Seme-alabarik ez dutenen artean kontrakoa gertatzen da, % 42k baino ez baitziren joan zinema aretoetara.

Azken hiru-hilabeteetan zinemara joan izatea

 

Zinema da inkestan aipatutako beste ikuskizunen artean (kirol-ikuskizunak, musika-kontzertuak, museoak edo antzerkiak) gazteen artean arrakasta handiena duena.

Nolanahi ere, zinemaren kasuan, gazteak 15 edo urte gehiagoko biztanleria baino gehiago joan ei dira. Zinemara joatea eta musika- kontzertuetara joatea dira gazteen eta beste guztien arteko ezberdintasun handiena nabarmentzen duten ikuskizunak.

Kultur edo kirol ikuskizunetara joatearen alderatzea

 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!