Zigor Zuzenbideko XIV. Jardunaldiak, José María Lidónen omenez.

foto_jornadas_lidon.jpg

2017.eko azaroak 09

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak José María Lidónen omenezko Zigor Zuzenbideko XIV. Jardunaldiak inauguratu ditu.

Ekitaldia amaitzean, ETAk 2001ean hil zuen magistratuaren oroimenezko lore-eskaintzan parte hartu dute bertaratu direnek.

San José sailburuak José María Lidónen irudia goraipatu du, eta María Luisa Galarraga alargunari eta Jordi eta Iñigo semeei lehen hitzak zuzendu ondoren, Lidónek justiziarekin eta demokraziarekin zuen konpromisoa nabarmendu du”. José María Lidón jarraitu beharreko eredua da, justiziarekin konprometituta dagoen legelaria, askatasunarekin konprometitua, demokraziarekin konprometitua. Gizon ona, adeitsua, maitekorra. Irakasle bikaina eta epaile zuzena”.

Maria Jesús San Josék esan du bizi ditugun une asaldatu hauetan, José Maria Lidón erail zutenetik 16 urte igaro direla, bere printzipioen legezkotasuna, duintasuna eta irmotasun demokratikoa defendatzeko legatuak aldaezin irauten duela.  “Ekitaldi honen bidez, hiltzaileei eta horien bultzatzaileei gogorarazi nahi diet zuzenbidezko estatuak eta erakundeok jarraituko dugula guztion eskubideak eta askatasunak defendatzen eta bermatzen. ETA banda terroristak ezarri nahi izan zizkigun proiektuak ezin dira demokrazian bizi nahi duen gizarte honetara egokitu”.

José María Lidónen omenezko Zigor Zuzenbideko XIV. Jardunaldiak Cristina de Vicente magistratuak eta Gemma Varona Kriminologiako Euskal Institutuko ikertzaileak zuzendu dituzte, “Biktimaren estatutu juridikoa 4/2015 Legearen ondoren” lemapean. Posible da pertsonari bideratutako justizia egitea? Zigor-prozesuak biktimaren estatutua onetsi ondoren planteatzen dituen erronkak.

Jardunaldiak gaur eta bihar izango dira, Bilboko Justizia Jauregian.