Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna. Osasunean Euskal Osasun-Sisteman ikerketa eta garapenean dabiltzan profesionalen % 60 emakumea da

INVESTIGADORAS_BIOARABA.JPG

2017-02-13

Ikertzaile nagusi guztien erdia baino gehiago, % 52, emakumea da.

Osasun Sailak eta Osakidetzak bat egin dute ikerketan jarduten diren zentroetako profesionalekin, gaur, Nazio Batuek aldarrikatutako Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunean; aldarrikapenaren helburua da sarbide eta partaidetza zuzena eta erabatekoa izatea emakumeek eta neskek zientzian eta, gainera, genero-berdintasuna eta emakume eta neskatoen ahalduntzea lortzea. 

Nahiz eta azken 15 urteotan nazioarteko erkidegoak ahalegin berezia egin duen emakume eta neskatoen parte-hartzea zientzian oinarritzeko eta sustatzeko, beraiek jarraitzen dute oztopoak aurkitzen, kontuan hartuta oztopo horiek eragotzi egiten diela diziplina horretan erabat parte hartzea, Nazio Batuek adierazi bezala. 

Euskadiren kasuan, emakumeek gaur egun Euskal Osasun Sisteman osasun-ikerketan ari diren profesional guztien % 60 gainditzen dute. 

Horrela, bada, euskal osasun-sistemako ikerketa-zentroetako osasun-eremuan I+G jardueretan dabiltzan 2.624 pertsona daude guztira; horiek 238 ikertzaile nagusi dituzte eta, horietatik, % 52 emakumea da. 

Jon Darpón Osasun sailburuak aitortu eta eskertu du euskal itzertzaileek gainerako profesionalekin batera egiten duten lan garrantzitsua, euskaldunen osasunaren alde, eta ikerketa- eta berrikuntza-laguntza eskaini ditu, ezinbesteko tresnak, osasuneko emaitzak hobetzeko, osasun-sistema eraldatzeko eta euskal gizartearen garapen ekonomikoari eta sozialari laguntzeko. Hori dela eta, adierazi duen bezala, 2020ra begira Estrategiarekin jarraitzea eta horretan sakontzea izango da lehen mailako helburu datozen urteotan. 

Osasun-eremuan I+G+b jarduerak betetzen dituzten eragile nagusiak honako hauek dira: Osakidetza, bere unitateak eta Biocruces, Biodonostia, Bioraba eta Kronikgune ikerketa-zentroak. Gainera, Osasun Sailak Berrikuntza, Ikerketa, Osasuna Eusko Fundazioa (BIOEF) dutresna nagusi, osasuneko I+G+b sustatzeko eta kudeatzeko.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 11