Vitoria-Gasteizko Lan-arloko 1. Epaitegiak Osakidetzako lan-kontratuko langileen kasu baten inguruan eman eta SATSE erizaintzako sindikatuak atzo jakitera eman zuen epaiari buruzko okerreko informazioei dagokienez, Osasun Sailak eta Osakidetzak xehetasunak ematen dituzte

2017.eko martxoak 22

- Vitoria-Gasteizko Epaitegiaren epaitza ezin zaie hedatu estatutupekoen eta funtzionarioen araubide juridikoaren mende dauden langileei.Ildo horretan, zehaztu beharra dago epai horrek lan-kontratuko lotura zuen beste pertsona baten 64 urteko erretiro berezia ordezteko formalizatutako lan-kontratu bat analizatzen duela, eta erretiro hori hartu ahal izateko eskatzen zuela Osakidetzak urtebeteko iraupeneko ordezteko lan-kontratu bat egilestea. Beraz, aztergai dugun lan-kontratu horren amaierari emandako tratamendua ezin zaie estatutupeko langileei estrapolatu, izaera juridikoa desberdina da-eta. 

- Alderdi demandatzaileak epaian aitortutakoa baino askoz ere kalte-ordain handiagoa nahi zuen, Osakidetzarekiko harremana 13 urtekoa zela alegatzen baitzuen. Alabaina, epaia lan-kontratuaren azken urtera mugatzen da, ez du demanda osoa baiesten eta ez du inongo iruzurrik antzematen aurreko izendapenetan

- SATSE sindikatuak, berriz ere, desitxuratu egiten du informazioa eta nahita manipulatzen du epaia, Osakidetzako langileen lan-baldintzen irudi itxuraldatua helarazteko asmoz, langileak eta euskal gizartea oro har nahasarazi nahian.

 

                                                           Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 22an