"Turismoaren sektorea jarduera ekonomikoaren eragile bilakatu da Euskadin" adierazi du Retortillo sailburuak

Turislan09.JPG

2017.eko martxoak 27

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retordillok Ficoban inauguratu du gaur Turislan, turismoaren sektoreko enpleguaren azoka. Bere esku-hartzean, turismoaren sektoreak jarduera ekonomikoan duen garrantzia nabarmendu du sailburuak, %6koa izanik BPGren gainean duen pisua.

Turismoaren sektoreak hazkunde-potentzial handia du eta alderdi horretan Euskadik badu zer eskaini, Retordillok azaldu bezala. “Oso gauza ona da administrazio publikoek Turislan bezalako ekimenak bultzatzen jardutea, turismoaren sektoreko enpresek eta enplegu bila dabiltzan pertsonek elkar hartzeko".

Enplegua ez ezik kalitateko enplegua sortzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du sailburuak. “Gure lanaren helburu nagusia da sektorearen profesionalizazioa eta bertako enpleguaren kualifikazioa bultzatzea; merkatu globa batean gurea bezalako herrialde txiki bat bikaintasunetik abiatuta bakarrik aritu daiteke lehian" laburbildu du Retordillok.

 Zentzu horretan, kalitatea eta bikaintasuna nagusitzen diren helmuga baterantz joateko premia nabarmendu du Retordillok, balio erantsi handiagoa ekarriko diguten ezaugarriak, alegia. Helmugaren kalitatea hobetzea enpleguaren kalitatea hobetzeko. Eta enpleguaren kalitatea hobetzea helmugaren kalitatea hobetzeko. Horixe da lortzen ahalegindu beharrean gauden aldaketa eta lan egin beharra dago horretarako, inork ez baitigu ezer oparituko turismoa bezalako merkatu global eta lehiakor honetan" esanez amaitu du.