Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hiriko merkataritzagunea programa jarri du abian (Gobernu Bilera 2017-12-05)

logoconsejo.jpg

2017.eko abenduak 05

Hiriko Merkataritzagunea programaren azken helburua da hiriguneak indartzea hainbat arlo barne hartuta: merkataritza-  eta turismo-sustapena, segurtasuna, hirigintza, trafikoa, bide publikoa, mantentzea eta garbiketa. Guztiek dagokien hiriguneen merkataritza-banaketako sektorean dute eragina eta erakunde publikoen zein pribatuen laguntza behar dute. 

Helburu horretarako, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako hiriko merkataritzako plataforma bakoitzerako kudeaketa-taldeak kontratatzeko gastuen % 90 finantzatzen du. 

Helburu nagusiak:

      -  Hiriko merkataritzagune sendoa eta indartsua lortzea, hiria sustatzeko jardueraren eta merkataritza-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

      -  Hiriko merkataritzaguneak merkataritza-erreferentzien abangoardian ezartzeko estrategiak garatzea.

      -  Merkataritza Plataforma epe laburrera autofinantzatzeko plan ekonomiko bat finkatzea.

      -  Hiriko merkataritzagunea etengabe dinamizatzea eta sustatzea.

      -  Gerentzia globalizatzailea.