Lanbide juridikoak balioetsi behar dira, lehen zuten xarma galtzen ari dira eta.

Ikastaroaren inaugurazioa

2017.eko uztailak 17

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua den María Jesús San Josék berriz adierazi du lanbide juridikoak baloetsi behar direla, itxuraz lehen zuten xarma galtzen ari direlako.

Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Institutuaren egoitzan EHUko udako ikastaro bat hasi da gaur, ¿Crisis de las profesiones jurídicas en un mundo en transformación? Dinámicas locales y transnacionales izenekoa (“Lanbide juridikoak krisian al daude aldatzen ari den mundu honetan? Tokiko eta nazioz haraindiko dinamikak”), eta bertan, María Jesús San José sailburuak azpimarratu du lanbide juridiko guztien prestigioa bultzatu behar dela. “Beste batzuetan ere esan dut. Lanbide juridikoak balioetsi behar dira, lehen zuten xarma galtzen ari direla ematen du eta. Arazo larria da, Justizia demokraziaren funtsezko zutabea delako. Ezin dugu utzi apaltzen herritarrek lanbide juridikoei buruz (abokatutza, prokuradoretza, bitartekaritza, justizia konpontzailea) duten hautematea”.

Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Institutuak antolatu du udako ikastaroa. Institutua 1988. urtean eratu zen, Eusko Jaurlaritzaren eta Soziologiako Nazioarteko Elkartearen Soziologia Juridikoko Ikerketen Batzordearen ekimenez.