Kontsumobideko zuzendari Nora Abetek kontsumorako prestakuntzako eskola-programari hasiera eman dio Abanto Zierbenako Buenos Aires eskolara bisita eginda

basquetour_KBGallarta_001_S.jpg

2017.eko urriak 19

  • 68.000 pertsonatik gora izango dira doako jarduera didaktikoetan parte hartzen 2017-2018 ikasturtean zehar

Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari Nora Abetek Abanto Zierbenako Buenos Aires eskola bizkaitarra bisitatu zuen atzo, 2017-2018 ikasturtean zehar Kontsumorako Prestakuntza Ikastetxeetan programa abian jarri dela eta. Bere egonaldian zehar, litxarreriei, jostailuei eta arriskuak ekiditeari buruzko zenbait tailerretan izan zen, eta lehen eskutik ezagutu zuen nola garatzen diren adingabeentzat pentsatutako jarduera horiek.

 

“Prestakuntza gakoa da haurrak pertsona kontsumitzaile adimentsu eta beren eskubideen jakitun bihurtzeko”, adierazi zuen Nora Abetek. “Horregatik, Kontsumobideren lanaren zati handi bat horrelako tailerrak ematea da, alderdi ludiko bat helburu didaktiko batekin batzen dutenak, eskatzen duten ikastetxe guztietan”.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Buenos Aires ikastetxea ikasturte honetan izena eman duten EAEko 175 eskola, ikastola eta institutuetako bat besterik ez da, Kontsumobideren doako prestakuntza-eskaintzari etekina ateratzeko.

Kontsumoko Euskal Institutuak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren mendekoak, 3.354 eskaera jaso ditu guztira: 2.796 Lehen Hezkuntzakoak eta 410 Bigarren Hezkuntzakoak. Hona eskatuenak:Supermerkatua eta erosketa, Litxarreriak eta Jolasa eta jostailuak.

DBHko ikasleei dagokienez, irakasleek 410 lantegitan formalizatu dute izen-ematea. Eskatuenak, Elikadura osasungarria, Telefono mugikorra eta Ingurumena. Era berean, institutuak 148 tailer eta hitzaldi egingo ditu aita-amentzat. Guztira, 68.000 lagunek baino gehiagok jasoko dute prestakuntza hori.

Kontsumoko Euskal Institutuak Lehen Hezkuntzanikasleei bideratutako 18 tailerren eta Bigarren Hezkuntzan beste18ren artean hautatzeko aukera ematen die ikastetxeei. Gainera, aita-amei zuzendutako prestakuntza-ekintzak ditu, eta orientabide pedagogikoko zerbitzu bat irakasleentzat.

Helburua da bertaratutako pertsonek kontsumo-nozioak ikastea arlo oso ezberdinetan, hala nola elikaduran, publizitatean, garraio publikoan edo Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan, besteak beste. Horrela, baliabide egokiak izango dituzte jarrera kritikoa eta arduratsua izateko.

Programa horretaz gain, jende mota guztientzat zuzendutako beste prestakuntza-ekintza batzuk eskaintzen dira urte osoan zehar. Kontsumobideren Kontsumorako Prestakuntza Ikastetxeetan programaren, pertsona helduei zuzendutako eskaintzaren, urteko kanpainen edo online material didaktikoen kasua da.

Lehen Hezkuntzarako lantegiak:

  1. Kontsumitzen ikasten ari naiz
  2. Elikagaiak prestatzea
  3. Supermerkatua eta erosketa
  4. Frutak eta barazkiak
  5. Litxarreriak
  6. Ontziak eta horiek berrerabiltzea
  7. Produktu baten bizi-zikloa
  8. Ura: kontsumoa eta aurreztea
  9. Energia
  10. Garraioa
  11. Jolasa eta jostailuak
  12. Bideo-jokoak
  13. Publizitatearen analisia
  14. Ekidin arriskuak
  15. Elikagaiak: etiketatzea eta osaera
  16. Ba al dakizu zer jartzen duzun? Etiketek hitz egiten dute
  17. Familia-ekonomiaren jokoa
  18. Telefono mugikorra eta Internet

Bigarren Hezkuntzarako lantegiak:

  1. Kontsumitzen ikasten ari naiz
  2. Eskubide eta betebeharrekin bidaiatzen
  3. Elikadura osasungarria
  4. Elikagaien manipulazio segurua
  5. Kontsumoa eta ingurumena
  6. Produktu baten bizi-zikloa
  7. Ura: kontsumoa eta aurreztea
  8. Energia aurreztea
  9. Bideo-jokoak eta online jokoak
  10. Publizitatea eta markak
  11. Publizitatea eta gorputzaren gurtza
  12. Ekidin arriskuak
  13. Elikagaiak: etiketatzea eta osaera
  14. Bidezko merkataritza
  15. Ba al dakizu zer jartzen duzun? Etiketek hitz egiten dute
  16. Familia-ekonomia jokoan
  17. Telefono mugikorra
  18. Internet

Informazio gehiago Kontsumobideren web-orriko prestakuntza-atalean.