Jaurlaritzak Begoña Arroitajauregi Jaio Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titular izendatu du (Gobernu Bilera 2017-10-31)

logoconsejo.jpg

2017.eko urriak 31

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titular Begoña Arroitajauregi Jaio andrea eta ordezko Francisco Javier Elola del Río jauna izendatzen dituen Dekretua, aurreko titularra izendatu zenetik 6 urteko epea amaitu ondoren.

Izendapena Gobernu Kontseiluan onartutako dekretu bidez egin da, Ogasun eta Ekonomia Saileko eta Herri Administrazio eta Justizia Saileko titularrek batera eta arrazoituta proposatu ondoren. 

Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren helburua da kontratazio-alorreko errekurtso bereziak, erreklamazioak eta deuseztasun-auziak ebaztea, baldin eta botere esleitzaileetatik eratortzen badira eta beren eskumenekoak diren kontratuei badagozkie. Botere esleitzaile horiek ez dute nahitaez administrazio publiko izan behar, baina Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta horren lurraldeko tokiko administrazioen sektore publikoetan integratuta egon beharko dute (hiru foru-aldundiak alde batera utzita), horri esker irizpide bakar eta homogeneoak ezarri ahalko baitira kontratazio publikoari dagokionez aipatutako administrazioen esparru osoan. 

2011n sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa organo espezializatua da, bere eskumenen gauzatzean beregaintasun funtzional osoz dihardu, eta, Administrazioaren egitura hierarkikoan sartu gabe, kontratazio publikoaren arloan eskumena duen sailari atxikitzen zaio. 

Organoak objektibotasunez eta inpartzialtasunez betetzen du bere eginkizuna, inolako lotura hierarkikori atxiki gabe eta erasandako herri-administrazioetako organoetatik inolako jarraibiderik jaso gabe. 

Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa, hasiera batean, kide bakarreko izaeraz sortu bada ere, arauzko xedapen bidez kide anitzeko organoan eraldatzea aurreikusi da.