Argitalpen-data: 2017/09/08

'Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?' ikastaroa

Ikastaroa Bilbon izango da urrian zehar

Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezken lan tresnak

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezkeen lan tresnak' ikastaroa. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.   

Noiz eta non:

  • Bilbo: GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea, 2017ko urriaren 3an, 10ean eta 17an. FORMULARIOA irailaren 8tik 22ra
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Helburuak:

  • Gizarte eragileei, alkohola eta beste substantzien kontsumoarekin lotuta dauden arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza eman.
  • Arrisku murrizketa bultzatzen dituzten estrategiak eskaini, baita arrisku egoerarekin hasi baino lehen, bitartean eta ondorengo zainketak eman.
  • Substantzien kontsumoaz prebenitzeko, beraien mezuak zein garrantzitsuak izan daitezkeen landu.

 Triptiko informatiboa (pdf, 1 Mb). Ikastaroa GAZTELERAZ izango da. 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko irailaren 8an indarrean jarriko dugun formularioa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: irailaren 8tik 22ra
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!