"Gastronomiaren bitartez lortzen dugu lurralde baten esentzia iradokitzea, sentitzea, igartzea eta esperientzia paregabea sorraraztea pertsona bakoitzarengan" dio Maider Etxebarríak

2017-07-05-PHOTO-00000292.jpg

2017.eko uztailak 05

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarríak Arabako Pintxoaren IV. Asteko sari-banaketan parte hartu du gaur Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregian, eta esker ona erakutsi die parte-hartzaile guztiei berrikuntzaren alde egiten ari diren apustuagatik eta bikaintasuna lortzeko egunero egiten duten lanagatik.

Parte-hartzaile guztiak goraipatu ditu Etxebarríak eta aitortu duenez, zaila izan da sarituak aukeratzea. “Ugariak izan dira parte-hartzaileak eta sariaren merezidunak eta zaila da askotariko eskaintzaren artean aukeratzea. Badakit ostalaritzako profesionalek, egunero, berritzeko eta hobetzeko egiten duzuela lan, eta eskertu egin nahi dizuet zeregin hori.”

Turismoko zuzendariak jardunaldi honetan parte hartzean aukera izan du azpimarratzeko gastronomiak Euskadin duen garrantzia, berrikuntza bultzatzen eta tokiko kulturaren eta nazioartekoaren artean loturak ezartzen laguntzen duen sormen-industriatzat har daitekeelarik. “Euskadi zerbaiteagatik bereizten bada, gastronomian duen eskaintza anitz eta zabalagatik da, bigarren motibazio garrantzitsuena gu bisitatzeko garaian”.

 

Arabako Pintxoaren Astea ixteko eta sariak banatzeko ekitaldi horretan izan duen esku-hartzea amaitzeko, Euskadin sektore honek duen profesionaltasuna azpimarratu du Maider Echevarríak, “osagai guztiak ditugu gure eskaintza turistikoa eta gastronomikoa gailentzeko: sukaldari entzutetsuenak; Michelin izar gehienak metatuta; kalitateko eta izen handiko gastronomia; eta, jakina, profesional onenak ditugu”.

 

Aurten hautatutako zortzi pintxo onenen artean izan da gaur goizeko finala, eta Otogoieneko Borda Berri-ko Mitxel Suárezen “Pork & Roll” pintxoa izan da lehen sariduna, Arabako Pintxoaren Asteko txapeldun berria, alegia.