Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak, sindikatuen etengabeko saioaren aurrean euskal osasun-sistema publikoaren eta bere profesionalen benetako irudia distortsionatzeko

2017.eko otsailak 22

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak, sindikatuen etengabeko saioaren aurrean euskal osasun-sistema publikoaren eta bere profesionalen benetako irudia distortsionatzeko, berriro adierazten dute: 

-Osakidetzak ez duela aldatu ezta aldatuko ere bere kudeaketa-eredua.Osakidetza euskal gizartearen lorpen bat da eta osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izaten jarraituko du.Zentzu horretan, gogorarazi iritzi publikoari eta sindikatuei ere Osakidetzaren eskualde-ospitale bakar batek ere ez duela bere baliabide propioekin ikuztegi, sukalde- eta garbiketa-zerbitzurik ematen.Eta are gehiago, ez duela batere zentzurik profesionaltasunez eta kostu baxu batean enpresa espezializatuek kudeatzen dituzten zerbitzuak osasun-zentro batek kudeatzeak. Gogorarazi beharko genieke sindikatuei Euskadiko sektore publiko eta pribatu gehienek (Udalek, Aldundiek, Ikastetxeek…) kanporatu egiten dituztela zerbitzu horiek eta beste batzuk, kontuan hartuta horrek ez duela sindikatuen aldetik inolako protestarik eragiten, eta inongo kasutan ere kalitate okerragoko zerbitzu bat berekin ekartzen herritarrentzat. 

-Begien bistan da azken hilabeteotan sindikatuak egiten ari diren manifestazioen atzetik dagoen helburu nagusia hauxe dela, funtzionario publikoen kopurua gehitzea, eta ondorioz, ordezkari sindikalena. Sindikatuak animatu nahi ditugu argi eta garbi esatera zeintzuk diren euren benetako asmoak eta eztabaida hau euskal gizarteari proposatzera. 

-Azkenik adierazi ez dela egia eta ordezkari sindikalek badakite hori, beste zerbitzu bat kanporatuko denik. Eta adierazitakoa Osakidetzako informatika-zerbitzuetara, Eibarko Ospitale berriaren errehabilitazio-zerbitzura, edo beste edozein osasun-zerbitzura heda daiteke.

                                                          

Vitoria-Gasteizen, 2017ko otsailaren  21ean