Euskal Lan Sozietateen 35 urte

2017-09-28_ASLE_35_ANIVERSARIO.jpg

2017.eko irailak 28

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Josék ASLEk euskal lan-sozietateen 35. urteurrena dela eta antolatutako ekitaldian hartu du parte.

Bere agerraldian, sailburuak ASLEren zeregin biltzailea nabarmendu du, eta lan-sozietateak Euskadiko ekonomia sozialaren garapenari eta herrialde honen eraldaketari egindako ekarpen erabakigarria. “Badakizuenez, Lan eta Justizia Saila pertsonek enpresan parte hartzeko ari da lanean eta horixe sustatzen du. Gure ustez, enpresa partekatu batek abantailak ditu, hala nola: pertsonen identifikazio-maila handiagoa proiektuarekin, gogobetetasuna lanean eta konpromisoa. Baina baita produktibitatea gehitzea, malgutasun handiagoa eta emaitza hobeak bezalako abantailak ere”.

María Jesús San Josék oroimeneko plaka bat eman die ASLEko presidente guztiei, 1982an sortu zenetik: Alvaro Arreguiri, Rafael Garciari, Felix Etxagibeli, Guillermo Muñecasi, Javier Varea de la Sotari, Paco Vegari, Juan Jose Bengoecheari, Javier Agirreri, Jose Manuel Cachori, Horst Binderri, Juan Cruz Zozayari, Carlos Pujanari eta Kepa Olivaresi.