Eroskik kanpaina berri bat martxan jarri du Arabako Errioxako Ardoa eta Arabako sasoiko beste produktu batzuk sustatzeko

DORRlWHX0AAoen5.jpg

2017.eko azaroak 10

Kooperatibak Arabako Errioxako guneko Errioxako JIB ardoentzat ezarritako zehaztapenekin egindako ardoak sustatuko ditu, udalerri edo /eta lursailen izenak barne, etiketa hori islatzen duten heinean.

Gaur goizean Vitoria-Gasteizko Boulevard Merkataritza Zentroko hipermerkatuan Eroskik Arabako sasoiko produktuak sustatzeko kanpaina berria aurkeztu du. Kanpaina honen helburua lekaleak, Arabako patatak eta Arabako Errioxako ardoen ezaugarriak ezagutaraztea eta haien balioa azpimarratzeko.

Kanpaina honen esparruan, Kooperatibak eta Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak (ABRA) Arabako Errioxako Ardoaren Jatorri Izendapena garatzeko eta sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute.

Hitzarmenaren bidez, EROSKIk Errioxako Jatorri Izendatutako Ardoa Arabako Errioxako gunekoa merkaturatuko du, udalerri edota lursailen izendapena barneratzen etiketa hori islatzen duten heinean.

Kanpaina honen aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendariak, Peli Manterolak, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza diputatuak, Eduardo Aguinacok, ABRAko presidentea, Gabriel Frías del Val eta EROSKIren bertako produktuentzako merkataritza zuzendariak, Asun Bastidak, parte hartu dute.

Arabako Errioxako ardoek bereizteko eta ezagutzera ematzeko aukera dute orain. Zentzu horretan, Peli Manterolak Arabako Errioxako upategi arduradune legeak onartzen duen eran bere ardoak etiketan identifikatzera animatu ditu eta Eroski eta banaketa sektorea orokorrean, bere supermerkatuetan bereizketa hori erakargarria eta ikusgarria egitera gonbidatu ditu.

Eroskik Arabako Errioxako 37 upeltegiaekin lankidetzan aritzen da, eta 141 marka saltzen ditu.

Bertako produktuaren sustapena herrialdearen Garapena

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarentzat bertako produktuen kontsumoa bultzatzea erronka bat da. Horregatik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordeak lehen sektoreko produktuak babestea konprometituta dauden merkatu operadoreekin elkarlanean dago.