Down Araba-Isabel Orbe Elkarteak 2018ko egutegia aurkeztu du Ertzaintzaren laguntzaz

DOWN_ARABA_2.jpg

2017.eko abenduak 05

 Berrogeita hamar neska-mutiko eta unitate ezberdinetako hogeiren bat ertzain dira datorren urteko egutegi solidarioaren protagonistak

Down Araba–Isabel Orbe Elkartearen presidente Iosu Izuskitzak, Segurtasuneko Sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Ertzaintzako Idazkaritza Nagusiko Prestakuntza eta Baliabideak Ataleko buru Txema Delgadok gaur aurkeztu dute Europa Biltzar Jauregian 2018ko egutegia. Down Araba-Isabel Orbe Elkarteak Ertzaintza gonbidatu du aurten desgaitasunak dituzten pertsonak integratzea errazteak duen garrantziaren inguruan herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko ekimenean parte hartzera.

7 eta 33 urte bitarteko berrogeita hamar neska-mutikok eta unitate ezberdinetako (Polizia Zientifikoa, Trafikoa, Zaintza eta Erreskatea, Lehergailuak Desaktibatzeko Unitatea, Txakur Unitatea, Lurpeko Taldea, Herritarren Babeserakoa, Musika Banda, etab.) hogeiren bat ertzainek hartu zuten parte joan den hilean Erandioko, Iurretako eta Gasteizko Ertzaintzaren instalazioetara egindako bisitetan. Helburua zen bertan egiten den lana ezagutzea eta argazki-saio bat egitea egutegi solidario bat prestatzeko.

Down Araba-Isabel Orbe Elkarteak beste erakunde batzuen laguntza izan du aurreko edizioetan, besteak beste, Baskoniarena eta Gaztedi Rugby Taldearena, urteko egutegia egiteko. Elkarteak bi helbururekin banatzen du egutegia: elkartea ikusgai jartzea eta antolatzen dituen jarduerei aurre egiteko baliabide ekonomikoak lortzea.

Down Araba-Isabel Orbe elkarteak eta Ertzaintzak aspalditik dute harremana. 2014-2015 ikasturtetik urtero egiten dira dibulgazio-ekintzak elkartearen egoitzan eta Ertzaintzaren instalazioetan, besteak beste, Gasteizko Ertzain-etxean.

Ilusioz eta elkartasunez gainezka datorren egutekia da eta, aldi berean, gizartea sentsibilizatu nahi du, desgaitasunak dituzten perstonen benetako integrazioaz.

Ezberdintasuna balore bat da eta Down sindromea dukaten pertsonek emateko eta aportatzeko asko daukate. Horretarako aukera izatea, ez dute besterik behar”, ohartarazi du Ipsu Izuskitzak, elkartearen presidenteak.

Bestalde, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak azpimarratu du Ertzaintzaren erantzukizun sozial korporatiboa. “Orain dela lau urte hasi zen Ertzaintza ‘Prebentzioa Komunikazioaren bidez landuz’ programarekin lanean segurtasunaren prebentzioaren arloko hitzaldi dibulgatzaileak emanez, eta ez ikastetxeetan bakarrik, baita gizarte-erakundeetan ere, benetan garrantzizkoa baita herritarren kolektibo anitzetara hurbiltzea, eta, batez ere, pertsona ahulenengana, konfiantza sortzeko eta segurtasunaren arloan aholkuak emateko”.

Alde horretatik, azpimarratu du Plataforma por la Gestión Policial de la Diversidad Social antolakundeak Ertzaintzari bigarren urtez jarraian emandako ‘Daniel Wagman” errekonozimendua, hain zuzen ere, “Prebentzioa Komunikazioaren bidez landuz” programagatik, hau da, Ertzaintzaren eta gizarte anitzaren artean harreman handiagoa eta hobea lortzeko eta, era horretara, segurtasunaren arloan dituzten premiak hobeto ezagutzeko eta diskriminazioari aurre egin eta gorroto-delituen aurka borroka egiteko estrategia bateratuak garatzeko egindako lanagatik.