"Bidaia-agentziak funtsezko pieza dira turismoaren industrian", esan du Maider Etxebarriak

Image-1.png

2017.eko urriak 04

Maider Etxebarria Turismoko zuzendariak, gaur, topaketa izan du Euskadira aurrez aurre helmuga turistiko gisa ezagutzera etorri diren bidaia-agentziekin. CEAVek (Confederación Española de Agencias de Viajes), Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Euskadiko eta bertatik kanpoko supplier-ren eta bidaia-agentzien arteko topaketa eta worshopa antolatu du; hasieran, bisita egin da San Mameseko estadiora.

Topaketa horien bidez, euskal agentziak harremanetan jar daitezke eta lan-ildoak ireki nazio mailako eta atzerriko hornitzaileekin. San Mamesen egin den harreran, Maider Etxebarriak eskerrak eman dizkio CEAVi Euskadi workshopa egiteko aukeratzeko erakutsi duen interesagatik, eta gogoratu du “agentziak, zalantzarik gabe, turismo-industriari garrantzia emateko funtsezko elementu direla eta sektore horrek azken urteotan izan dituen aldaketetara egokitzen jakin dutela”.

“Euskadi zuotako askorentzat merkatu interesgarria da, zuonak ere guretzat diren bezala, eta egon ziur gure laguntza duzuela elkarrekin aurrera egiten jarraitzeko”, esan du Turismoko zuzendariak, amaitzeko.