Bermeoko Arrain Azoka hasi da

ARRAINAZOKA.jpg

2017.eko maiatzak 19

Gaurtik eta igandera arte Arrain Azokaren XXIII. edizioa ospatuko da Bermeon. 19 arrantza enpresek euren produktuak stand-etan erakutsiko dituzte. Baina merkatuaz gain, dibulgazio eta entretenimendu programa aberatsa du Arrain Azokak aurtengoan.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, eta Arrantza eta Akuikultura zuzendaria, Leandro Azkue, Arrain Azokaren hasieran izan dira, Jaurlaritzatik kostaldeko herrietan egiten diren arrantza merkatuei emanten den babesa adierazteko. Hauen bitartez, gizarteak itsas tradizioa eta gure arrantzaleek lortzen dituzten produktuak ezagutzeko aukera bait du.

Aurten Bermeon ere ozeanoak zaintzeko egiten ari diren hainbat proiektu aurkeztuko dira AZTI, UPV/EHU eta Ternua eta Opeguiren eskutik.

Azkenik, Bermeoko Kofradia Zaharrak ateak irekiko ditu eta, bertan, hegaluzea erreta eta marmitakoa jateko aukera egongo da. Helburu solidarioak izango ditu erreketa honek, eta lortzen den dirua TGD trastornoa duten umeen familiei laguntzeko izango da.