Automozio-ekitaldietan aditu diren enpresa alemanak Euskadira gonbidatu ditu Turismo sailak

IMG_1669.JPG

2017.eko uztailak 07

Retortillo sailburua izango da buru Alemaniako enpresekin eta instituzio eta erakunde laguntzaileekin gaur gauean izango den elkarraldian. Asteburu honetan ezagutuko dute zuzenetik ekitaldi korporatiboak ospatzera eta auto-modelo berriak merkaturatzera zuzendutako helmugaren eskaintza.

Gaur iritsi dira Euskadira, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak gonbidatuta, Alemaniako merkatuko ekitaldiak antolatzen dituzten 10 enpresatako 14 eragile. Automozioaren sektorean espezializatutako enpresak dira. Hiru egunez, hiru hiriburuetan, euskal kostaldean eta Arabako Errioxan izango dira leku horietako baliabide turistikoak eta ekitaldi korporatiboak ospatzeko guneak ezagutzeko.

Goraldian den eta proiekzioa duen segmentu bat da, azkeneko hilabeteotan zenbait automobil-markak Euskadi aukeratu baitute modelo berriak sustatu eta enpresa-ekitaldiak ospatzeko, bertako zerbitzuen eskaintza anitzak eta erakargarriak bultzatuta. Otsailean, azken Skoda modeloaren munduko aurkezpena izan zen Bilbon, 12 egunez 75 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako 4.500 pertsona bildu zituena eta 4 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa izan zuena.

Bisitaldian, Euskadiko Biltzar Antolatzaile Profesionalen Elkarteko eta ATRAE Elkarteko ordezkariek ere parte hartuko dute, baita eragile gonbidatuek ere eskaintza hau eta horrelako ekitaldietarako egoitza posibleak ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatu du bidaia, eta 3 hiriburuak izan ditu lankide dagozkien Convention Bureaux-en bitartez, BECekin, Ardoaren Ibilbidearekin eta Lufthansa-rekin batera.