Artolazabal:"dementziaren eraginpean dagoen pertsona bakoitza gu guztion zati bat da; hori dela eta, ongizate hobea duen eta solidarioagoa den gizartea lortu behar dugu"

2017.eko irailak 21

 

  • Gaur, irailaren 21a, Alzheimerraren Mundu Eguna da
  • Alzheimerrak eta dementziek munduan 47 milioi pertsona baino gehiagotan dute eragina.
  • Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak arreta berezia eskaini die “gaixoak zaintzen dituztenei”

 

Vitoria-Gasteiz, 21/09/2017

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur, irailaren 21ean ospatzen den Alzheimerraren Mundu Eguna dela eta, “pazienteak eta inguruneak bakarrik egon ezin direla” esan du. “Dementzia baten edo Alzheimerraren eraginpean dagoen pertsona bakoitza gu guztion zati da, eta, guztion artean, ongizate hobea duen, solidarioagoa den eta pertsona bakoitza oinarri duen gizartea lortu dezakegu”.

 

Artolazabal sailburuak Alzheimerrari eta Beste Dementzia batzuei buruzko XXIV. Jardunaldian parte hartu du; jardunaldia AFA-Arabak, Arabako Alzheimerra eta beste Dementzia batzuk dituzten Pertsonen Familiarteko eta Lagunen Elkartea da. Jardunaldia Vital Kutxa Fundazioaren Dendaraba kultur aretoan izan da.

 

Bertan, Artolazabalek zera esan du: “argi dago gaixotasun horretatik hurbil bizi direnen –gizarte osoa, alegia– bizi-baldintzen arretan eta hobekuntzan urrats berriak eta positiboak emateko, gaixotasunaren zabalkunde egokia egin behar dela, hura jasaten dutenei laguntza eman behar zaiela, bai eta horien zaintzaileei ere; laguntzarako azpiegiturak sortu eta bultzatu behar direla eta kolektiboaren gizarteratze egokia sustatu”.

 

Kalkuluen arabera, Alzheimerrak eta dementziek munduan 47 milioi pertsona baino gehiagotan dute eragina. 2030ean 75 milioi pertsona izango dira, eta, 2050ean, 133 milioi pertsona. Gaur egun, kalkulatzen da 65 urtetik gorako hamar pertsonatik batean dutela eragina. 85 urtetik gorakoen artean, hirutik batengan. Alegia, Euskadin, 45.000 pertsona inguru egon daiteke horrelako egoera batean.

 

“Guztiok lagun diezaiekegu horrelako gaixotasunen bat dutenei; horretarako, urrats txikiak eta errazak eman behar dira”, esan du sailburuak. Zenbait jarrera aipatu ditu ”pertsona horien bizi-kalitatea hobetzeko, besteak beste: irribarre egitea eta harreman bisuala ezartzea; lasaitasuna eta laguntasuna erakustea; ahots gozoa erabiltzea, umore-sena erakustea: pertsonari barre ez egitea eta nahasten denean berebiziko garrantzia ez ematea; esaten dena sinplifikatzea, sekula ez heldutasunik ez balu bezala erakustea; galderak banan-banan egitea edo galdera errazak egitea; jarraibideak urratsez urrats ematea; pazientzia izatea; esaldia edo galdera errepikatzea eta, segundo batzuk igaro ondoren ulertu ez badu, berriro egitea”. “Pertsona beti tratatu behar da duintasunez eta errespetuz”, esan du Beatriz Artolazabalek amaitzeko.