Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2017/03/10

Arabak OSOA programaren diru laguntzak argitaratu ditu: basogintza, nekazari gazteek enpresak sortzea eta ustiategietan inbertsioak

Arabako Foru Aldundiak nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak, nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak eta basogintza laguntzak argitaratu ditu. Hirurak OSOA, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapeneko Programaren neurriak.

Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzak eta nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak eskatzeko epea 2017ko apirilaren 12a arte irekita egongo da. Eskaerak ustiategiaren kokalekuari dagokion eskualdeko nekazaritza bulegoan edo Nekazaritza Garapenerako Zerbitzuan aurkeztu daiteke. Hori guztia, ezertan eragotzi gabe urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan ezarritakoa. Epearen azken eguna balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Nekazaritza ustiategietan inbertsioak egiteko laguntzen baldintzak ikusi (4.1. neurria)

Nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzen baldintzak ikusi (6.1. neurria)

Basogintza laguntzak eskatzeko epea berriz, 2017ko apirilaren 19a arte irekita egongo da.

Basogintza laguntzen baldintzak ikusi (4.3, 8.1, 8.3, 8.4, 8.5 eta 8.6 neurriak)