Ander Añibarro Gazteriako zuzendariak Tolosako auzolandegia bisitatu du, uda honetan martxan jarri diren lehen hiru auzolandegietako bat

IMG_1123.JPG

2017.eko uztailak 12

-        Tolosako “Auzolandegia”, Bergarakoarekin eta Mundakakoaren (Busturialdea) batera, pasa den astean jarri zen martxan

-        Guztira, 207 gaztek parte hartuko dute aurtengo udan Euskadin prestatu diren zortzi auzolandegietan

 

Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak, gaur goizean, Tolosako Auzolandegian parte hartzen duten gazteak bisitatu ditu; helburua da Uzturreko ekosistema naturala berreskuratzea. Gaur egun, ‘auzolandegi’ honetan, 14 neska-mutilek parte hartzen dute. Bigarren txanda datorren astean hasiko da, eta beste 18 neska-mutilek parte hartuko dute.

Gogoratu nahi dugu Tolosako “Auzolandegia”, Bergarakoarekin eta Mundakakoaren (Busturialdea) batera, pasa den astean jarri zela martxan. Guztira, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak hiru lurralde historikoetako zortzi udalerri edo eskualdetan sustatutako auzolandegietan, aurtengo udan, Euskadiko, atzerriko edo estatuko beste eremu batzuetako 207 neska-mutil gaztek parte hartuko dute.

Tolosako ‘Auzolandegia’n parte hartzen duten gazteek Uzturreko bainuak egokitzeko lanak egingo dituzte: bainuetako harriak berreskuratu eta jarri, garbiketa-lanak egin, ur-jauziko ura bainu horietara bideratu eta lursaila egokitu. Baina, ahalegin horrez gainera, gazteek jolaserako jarduera-programa zabala izango dute, besteak beste: ibilaldiak, bisita kulturalak, kirol-jarduerak, jolasak…

Auzolandegiak dira jatorri desberdineko neska-mutil gazteen taldeak borondatez eta eskuzabaltasunez, bi eta lau aste bitartean, gizarte-proiekzioa duen lan bat egiteko konpromisoa hartzeko antolatzen den jarduera; jarduera hori jarduera osagarriekin konbinatzen da. Proiektua hainbat balio sustatzeko bide da, besteak beste, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea edo kulturen arteko ikaskuntza.