Amaia Arteaga: "Funtsezkoa da pertsonen gizarteratzean inplikatuta dauden sistemak eta erakunde-mailak koordinatzea"

Gema_Mañu_Kepa_Korta_Maite_Peña_Amaia_Arteaga__Fabien_Tuleu.jpg

2017.eko irailak 12

  • IV. Gizarteratze Planak hirugarren sektore sozialeko eragile eta erakundeen parte-hartze handia du
  • UPV/EHUren “Gizarte-inklusioko eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen arretako berrikuntzak” udako ikastaroan parte hartu du

 Donostia-San Sebastian, 2017/09/12

Amaia Arteaga Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak, gaur, Donostia-San Sebastiango Miramar Jauregian esan du “funtsezkoa dela pertsonen gizarteratzean inplikatuta dauden sistemak eta erakunde-mailak koordinatzea”.

Arteagak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen “Gizarte-inklusioko eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen arretako berrikuntzak” udako ikastaroan parte hartu du; bertan, gizarteratzeko politika-plangintzaren inguruan izan diren aurrerakuntzez mintzatu da. Ikastaroa Gipuzkoako Foru Aldundiak,SIISek (Gizarte Zerbitzuei eta Gizarte Politikari buruzko Dokumentazio Zentroa) eta Universidad Pública Vasca / Euskal Herriko Unibertsitateak sustatu dute. Atzo eta gaur izan da, Miramar Jauregian.

Zehazki, Arteaga 2017-2021 IV. Gizarteratze Planaren prestakuntzaz aritu da; konpromiso hori Eusko Jaurlaritzak hartu zuen, legegintzaldi honen hasieran, pobrezia-tasa % 20 murriztea lortzeko. III. Gizarteratze Plana ebaluatu ondoren, orain diseinatzeko fasean dago. 

Plan horrek gizarte-bazterketa tratatzeko erronkak eta lehentasunak ezartzen ditu, eta Euskadin gizarteratze-prozesuei bide emateko gauzatu beharko diren jarduketak aztertzen ditu. Arteagaren iritsiz, IV. Gizarteratze Plana “autonomia-mailan plangintza-tresna nagusia da, gizarte-bazterketa tratatzeko erronkak eta lehentasunak ezartzen ditu, eta Euskadin gizarteratze-prozesuei bide emateko gauzatu beharko diren jarduketak aztertzen ditu”.

Plana prestatzean, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaz gainera, beste euskal erakunde batzuek eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko beste batzuek ere esku hartzen dute, Elkarrizketa Zibileko Mahaia eratzen duten erakundeen bidez. “Funtsezkoa da, eta horretan ari gara lanean Sailean, IV. Gizarteratze Planak parte-hartze eta adostasun handia izatea”, esan du Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendariak. Esan duen bezala, “Gizarteratze Planak kontuan izan beharko ditu lurralde-desberdintasunak eta genero-ikuspegia jaso beharko du, bai eta dibertsitate funtzionala eta kulturala ere”.