Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko urriaren 19koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena. Horren bidez erabaki da Olaberriko Ihurre auzora zabaltzea Birgaitze Integratuko Areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5380
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/19
  • Argitaratze-data: 2017/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Olaberriko Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areetarako zehaztuta dauden diru-laguntzak eskatzeko, Olaberriko Ihurre auzorako. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen eta justifikazio memoria, gizarte eta hirigintza azterlana, ekonomia eta finantza azterlana eta jarduketa-programa.

  2. Espedientean jasotzen diren agirietan, hau da, Udalak aurkeztutako mugaketa planoan, inguruaren begizko ikuskapenean eta udalerriko Plan Orokorrean eremu horren jardute-esparrua mugatzen da, eta hori Agindu honekin batera doan planoan zehazten da.

  1. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, apirilaren 11ko Eusko Jaurlaritzaren 77/2017 Dekretuaren 13. artikuluan eta abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, eskaera data kontuan izanda hori baita aplikatzeko araudia.

  2. Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Saileko buruak Birgaitze Integratuko Areetarako finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie horretarako Agindua emanda- aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar denean.

  3. Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko-soziala eta urbanistiko-arkitektonikoa. Ondorioz, Area Degradatutzat hartu da Olaberriko Ihurre auzoa, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak 2017ko urriaren 13an emandako txostenaren arabera.

Baimentzea, ondare eraikiari dagokionez, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako Birgaitze Integratuko Areetarako diru-laguntzak ematea Olaberriko Ihurre auzoan burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzierrekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 19a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik