Larunbat honetan, ekainaren 30ean, datu-irekien lehiaketetan parte hartzeko epea itxiko da
Argitalpen-data:
Datu irekien lehiaketek Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien katalogo batetik sortutako ideiak edo aplikazioak/zerbitzuak saritzea du helburu. Eusko Jaurlaritzak hiru foru aldundiekin eta hiru hiriburuetako udalekin batera antolatutako bi lehiaketa hauek open data kultura eta datu publiko irekien berrerabilera sustatu nahi dute.
Izen-emate epea ekainaren 30ean itxiko da:
Ideia lehiaketa
Lehiaketa honetan zerbitzu edo aplikazio bat sortzeko ideia bat deskribatzen duen dokumentua bidali behar da (gehienez 2000 hitz). Horretarako Eusko Jaurlaritzako, Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako Foru Aldundietako edo Bilboko, Donostiko edo Gasteizko katalogoetako datu-multzoren bat erabili behar da. Ez da beharrezkoa ezagupen teknikorik izatea eta edozeinek har dezake parte.
- Izen-ematea: ekainaren 30erarte.
- 6000 euroko saria.
- Ikasleei, profesionalei edota enpresei zuzenduta dago. Ez da programazio ezaguerarik behar parte-hartzeko.
- Informazio gehiago ideia lehiaketari buruz.
Aplikazio lehiaketa
Lehiaketa honek datu irekiak erabiltzen dituen bi proiektu hoberenak sarituko ditu: zerbitzuak, ikerketak, web-aplikazioak edo gailu mugikorrentzako aplikazioak aurkeztu ahal izango dira. Zerbitzuaren URLarekin batera, dokumentu bat bidali beharko da (gehienez 1000 hitz) zebitzua deskribatuz.
- Izen-ematea: ekainaren 30erarte.
- 8000 euroko sariak.
- Programazio ezaguera duten ikasleei, profesionalei edota enpresei zuzenduta dago.
- Informazio gehiago aplikazio lehiaketari buruz.
Anima zaitezte eta parte hartu!