Datu irekien alde lan egingo duen taldean parte hartu nahi duzu? Izena eman ezazu, zure ekarpenak behar ditugu
Argitalpen-data:
Orain dela gutxi Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzako (Open Government Partnership – OGP) kide bihurtu da. Honen ondorioz, 2018-2020 Ekintza Plana betearazteko 5 lantalde osatu dituzte.
Lantalde horietako bat Open Datakoa da: Euskal Administrazioen artean datu irekiak publikatu, normalizatu eta lotzearen alde ekingo duena. Administrazioek, adituek eta herritarrek osatuko dute talde hau.
Denon ekarpenak behar ditugu!