Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Museoentzako eta bildumentzako diru-laguntzak 2016.urtean

[mub]

Hezkuntza

LABURPENA
Xedea

Diru-laguntza hauen bidez, jarduera-ildo estrategiko hauetan eragina izango duten proiektuak egin daitezen bultzatu nahi da:

a) Bilduma kudeatzea eta hari buruz jakiteko modua hobetzea.

b) Erakusketa iraunkorrak hobetzea eta aldi baterako erakusketak antolatzea.

c) Funtzio hezitzailea, ludikoa eta kulturala sustatzea beren jarduera-eremuan.

d) Beren jarduera-eremuarekin zerikusia duen ezaguera sortzea eta hedatzea.

e) Kudeaketa hobetzea eta berrikuntza sustatzea.

 

Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzen dituzten proiektuak 2016. urtean gauzatu behar dira, hasiera eta amaiera barne.

 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskadiko Museo eta Bildumen erregistroan inskribatutako museo edo bildumen titularrak. Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gobernu-organoetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila partaide duten fundazioak ez izatea.
    • Kapitalean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra partaide duten merkataritza-entitateak ez izatea.
    • Foru-aldundien titulartasuna duten museo edo bildumak ez izatea.
    • 2016rako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailari dagozkion aurrekontuetan ohiko gastuetarako diru-laguntza izendunak esleiturik dituzten museo eta bildumenak ere ez izatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Jardueraren txostena eta aurrekontua | Ekintzaren edo proiektuaren txostena eta aurrekontuko imprimakia aurkeztea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ezingo dira onuradun izan 4/2005 Legea bete ezean (4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa). Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Ezingo dira izan onuradun EAEko Administrazio Orokorrarekin diru-laguntzak itzultzearen ondoriozko obligazioak ordaintzeke dituztenak.
Aurrekontuko zuzkidura
600.000 euro
Prestazio ekonomikoa

Diruz lagun daitezkeen gastuak


Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira: diruz lagundutako jardueraren izaerari erantzuten diotenak eta deialdi honetan
ezarritako epean, emakida ebazpenean edo litezkeen aldaketetan egiten direnak. Diruz lagun daitezkeen gastuen eskuratze-kostua ez da, inola ere, merkatuko balioaren gainetikoa izan ahal izango.

Ibilgetu materialean egindako inbertsioek ez dute, inola ere, diru-laguntzarik jasoko.

Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren
aitorpena egin beharra duenean. Kasu horretan, gastutzat hartuko den zenbatekoa egiaztagirian adierazten den zerga oinarriarena izango da.

Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuak barne sartzen baditu artikulu honen arabera diruz lagun ez daitezkeen gastuak, Balorazio Batzordeak kendu edo araztuko ditu diruz lagun daitezkeen gastuen aurrekontua zehazteko, zein diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko oinarritzat hartuko dena.

Edozein kasutan, azaroaren 17ko 38/2003 Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko 29. eta 31. artikuluetako aurreikuspenak errespetatu beharko dira.


Diru-laguntzen zenbatekoak eta mugak.

1.- Emango diren diru-laguntzek ez dute gaindituko egin beharreko proiektuaren aurrekontu osoaren % 90a.

2.- Edonola ere, proiektu bakoitzari gehienez 45.000 euro eslei dakizkioke.

3.- Onuradun bakoitzak bi proiektu eskatu ahal izango ditu, bakar bat gehienez ildo estrategiko bakoitzerako.

Diru-laguntzak esleitzeko irizpideak.

a) Jardueraren edo proiektuaren maila zientifikoa, aurkezpenaren kalitatea eta jarduera edo proiektuaren izaera berritzailea: 0-35 puntu.

b) Aurrekontuaren egokitasuna, aurkeztutako jardueraren edo proiektuaren helburuei begira, bai eta ekonomiaren, efizientziaren eta iraunkortasunaren printzipioei begira ere, bestela kanpoko baliabide publiko edo pribatuak aurreikusita izatea eta jarduerak berak duen gaitasuna diru-sarrerak sortzeko: 0-20 puntu.

c) Jarduera edo proiektuaren konexioa bestelako kultura eta gizarte eragilekin inguruarekiko loturak sendotzeko eta bere proiekzioa areagotzeko: 0-20 puntu.

d) Museoak edo bildumak azken urtean gauzatutako jarduera-plana, kultura-, zientzia-, gizarte- eta ekonomia-alorreko eraginari dagokionez: 0-25 puntu.

Laguntzak emateko prozedura.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da. Beraz, esleipena egiteko, aurkeztutako eskariak erkatu eta lehentasunen arabera ordenatuko dira. Bakarrik emango zaie diru-laguntza irizpide horien arabera 65 puntu gutxienez lortu dituzten eskabideei.

 

Ordainketa-modua:


Ematen diren diru-laguntzak bi zatitan ordainduko zaizkie onuradunei:

a) Lehenengo ordainketan esleitutako diru-laguntzaren erdia emango zaie. Horretarako, hiru hilabeteko epea egongo da, diru-laguntza esleitzen duen ebazpena argitaratzen denetik.

b)  Bigarren ordainketa, 2017an emango zaie, lagundutako jarduketa eta haren benetako kostua justifikatu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

     

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta/aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Emandako diru-laguntzaren justifikazioa

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da SEI HILABETEKO epean, deialdiaren agindua indarrean jartzen denetik aurrera kontatuta. Ebazpen hori Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saileko web-orrian argitaratuko da, interesdunek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Ebazpena emana
EBAZPENA.pdf (PDF , 4.23 MB) [2016/12/30]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Hezkuntza, Hizkuntza Poltika eta Kultura Saila.

Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

Museoen Zerbitzua

945016929

945019472

Kodea
W85B_MUB_2016