EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala

Deskribapena

Zer da EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala?

  • EB-ko COVID Ziurtagiri Digitala, COVID-19aren pandemiak iraun bitartean, Europar Batasunaren barruan askatasunez eta segurtasunez ibiltzeko bide ematen duen dokumentua da, QR irakurketa-kodeduna.
  • Dokumentu hori ezarri zen kanpoko pertsona bati Europar Batasunaren barruan ibilbide bat egiteko bidaia errazteko. Ziurtagiri hori duen pertsonari kontrolak arinduko zaizkio, halakorik ez duenak herrialde bakoitzeko agintariek ezartzen dituzten beste kontrol mota batzuk egingo dituen bitartean, eta dagokion informazioa aurkeztu beharko du.

Nori dago zuzenduta

Hiru Ziurtagiri mota daude, eta hiru pertsona motari zuzentzen zaizkie:

  • Txerkateta-ziurtagiria:
    • Txertoaren dosi 1 edo 2 jarrita dutenei (iraungipen zehatzik gabe).
    • Oharra: atzerrian dosi bakarrarekin edo birekin txertatzen badira, lehenago erregistratu beharko dira osasun-zentroan, txertaketa horren froga dokumentala eginez.
  • Errekuperazio-ziurtagiria:
    • Gaixotasuna PCR positiboa izan eta hurrengo 11 eta 180 egun bitartean igaro dutenei.
  • Proba negatiboaren ziurtagiria
    • Antigenoen proban 48 ordu lehenago eta PCR proban 72 ordu lehenago proba diagnostiko negatiboa izan duten pertsonei.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Osasuna

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea(k)

  • Txertaketa ziurtagiria: 1115701
  • Errekuperazio ziurtagiria: 1115702
  • Proba negatiboaren ziurtagiria: 1115703

Txertoaren ziurtagiria eskatu

Adi! Txertoaren ziurtagiria dosia eman den ondorengo egunean egongo da eskuragarri. Beraz, itxaron egun bat pasaportea ateratzeko.

1. aukera:

Identifikazio bitarteko elektroniko baten bitartez (BakQ, NAN elektronikoa, Izenpeko herritar-txartela...)

2. aukera:

Osasun txartelaren (TIS) zenbakiaren bitartez.

3. aukera:

Ez baduzu Osasun txartelarik (TIS).

Aurrez aurre eskatu ahal izango da, Zuzenean zerbitzuaren hiru bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta:

Aurretiko hitzordua Zuzenean zerbitzuan

Errekuperazio ziurtagiria eskatu

1. aukera:

Identifikazio bitarteko elektroniko baten bitartez (BakQ, NAN elektronikoa, Izenpeko herritar-txartela...)

2. aukera:

Osasun txartelaren (TIS) zenbakiaren bitartez.

3. aukera:

Ez baduzu Osasun txartelarik (TIS).

Aurrez aurre eskatu ahal izango da, Zuzenean zerbitzuaren hiru bulegoetan, aurrez hitzordua eskatuta:

Aurretiko hitzordua Zuzenean zerbitzuko aurrez aurreko arretan

Proba negatiboen ziurtagiria eskatu

1. aukera:

Identifikazio bitarteko elektroniko baten bitartez (BakQ, NAN elektronikoa, Izenpeko herritar-txartela...)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.