Diru-laguntza deialdia, goi-mailako lanbide-heziketako eta espezializazio-ikastaroetako ikasleek, 2025-2026 ikasturtean, atzerrian modalitate dualean egindako egonaldiak babesteko.

Deskribapena


Xedea

2025-2026 ikasturtean zehar goi-mailako lanbide-heziketako eta modalitate dualeko espezializazio-ikastaroetako ikasleak atzerrian egon daitezen laguntzeko laguntzen deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

850.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Egonaldien iraupena gutxienez astebetekoa eta gehienez lau hilabetekoa izango da.

Onuradun bakoitzari gehienez 1.800 euroko dirulaguntza eman ahal izango zaio.

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, egonaldiko aste oso bakoitzeko 100 euroko modulu finko bat aplikatuko da, bost lanegunen baliokidea.

Ordainketa-modua:

Laguntza zuzenean onuradunaren alde ordainduko da banku-transferentzia bidez.

Ordainketa bakarrean egingo da, mugikortasuna amaitu ondoren eta onuradunak eskatutako dokumentazio guztia behar bezala aurkeztu badu.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Betekizunak

  • 2025-2026 ikasturtean goi-mailako prestakuntza-ziklo batean edo espezializazio-ikastaro batean matrikulatuta edo amaituta egotea.
  • 2025-2026 ikasturtean atzerrian enplegua modalitate dualean igarotzeko programetan parte hartzea edo parte hartu izana.
  • Enpresa batean gutxienez astebeteko eta gehienez lau hilabeteko egonaldia egin izana atzerrian, deialdian ezarritako baldintzen arabera.
  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan onuradun izateko aurreikusitako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
  • Beste edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu eta, hala badagokio, jaso dela jakinaraztea.
  • Eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta onuradun izateko indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituztela adieraztea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela deklaratzea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere, aplikatzekoa den araudian ezarritako moduan.
  • Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapen administratibo edo penalik jaso ez dutela eta abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako onuradun izaera lortzeko debekurik ez dutela adieraztea, sexuagatiko diskriminazioaren ondoriozko debekuak berariaz aipatuz.
  • Laguntza behar bezala kudeatzeko, egiaztatzeko eta jarraipena egiteko eskatzen zaion informazioa Eraldaketa Digitalaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritzaren esku jartzeko konpromisoa hartzea.
  • Erasmus+ programako laguntzak edo helburu bererako beste laguntza batzuk jaso direla jakinaraztea, hala badagokio, mugikortasunaren gainfinantzaketarik gertatzen ez dela bermatuz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1270501

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
III. Eranskina - Balorazio- eta asistentzia-txostena

Beste tramite batzuk